Jarduerak
Egitasmoak
Baserria
Barne Begiradak
Azken albisteak
Lorontziak:lorerik gabeko ontziak, erakusketa parte-hartzailea
Apirilak 4, 5 eta 6-a bitartean Igartubeiti baserrian zehar, loreek bizitza emango diote baserriaren iluntasunari. Erakusketa hau Zumarragako Oier Fernandez Carrasko artistak sortu du.
MusealiaK, gaztainak erretzeko danbolina
Martxotik irailera bitarte MusealiaK proiektuaren harira Igartubeitin erakusgai izango dugun pieza danbolina izango da. Garai batetako elikaduran eta gaztainak honetan izan zuen presentzian murgilduko gara
Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak "Jakintzen Hibridazioa" abiarazi dute, tokiko eragileek eskainitako tailerren zikloa
Ekimen honek, POCTEFA PATRIM 4.0 proiektuaren esparruan, museoaren inguruneko lanbide tradizionalen transmisio- eta babes-erronkei heltzea du helburu, tailer praktikoen bidez. Lehenengo hitzordua martxoaren 28an izango da, ostirala, Igartubeiti Baserri Museoan, "Jateko aukeratzen dugunaren aztarna" merienda-tertuliarekin.