Gipuzkoako Foru Aldundiak urte asko daramatza baserriak zaharberritu eta euskal ondare tradizionala errekuperatu eta hedatzeko programak garatzen, ondare hau etorkizuneko belaunaldiei helarazteko.
Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute Igartubeiti baserria. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Eraikinaren ezaugarriak (antzinatasuna eta adierazgarri bakarra izatea) eta baserriak ia osorik zituen jatorrizko egiturak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen martxan jartzea eredugarritzat jo den baserria berritzeko proiektua, XVII. mendean Igartubeiti baserriak zuen itxura berreskuratzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak interpretazio zentroa eraikitzea eta hornitzea erabaki zuen baserrian emandako informazioa zabaltzeko, baita bertan bisitaldiak kudeatu asmoz ere. Bi guneak, baserriak eta interpretazio zentroak, baratzearekin eta bere ingurunearekin batera osatzen dute Igartubeiti Baserri Museoa.
Igartubeiti baserria
Igartubeiti XVI. mende erdialdean eraiki zuten, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren adibide paregabea da. Igartubeiti baserria XVII. mende hasieran iritsi zen bere unerik onenera, bizimodu eta lan berriei egokitzeko zabaldu eta aldatu egin zutenetik aurrera. Jatorrizko egurrezko egitura bikain mantendu izanak eta barruan duen sagardo dolare handiak Euskal Herriko baserri interesgarrietarikoa bihurtzen dute Igartubeiti.
Gipuzkoako Foru aldundiak 1992. urtean erosi zuen Igartubeiti baserria, desagertu ez zedin. Erabat zaharberritu eta eredu izendatu zuten, eta baserriak XVII. mende hasieran zuen irudi historikoa berreskuratu du.
Barrutik, antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museo bihurtu da eta, bertan, duela lau mende euskal baserria nolakoa zen jakin daiteke, zuzenean eta interferentziarik gabe: argirik ez, jatorrizko altzari eta tresnak, orduko usain gozo eta lurrina.
Interpretazio zentroa
Interpretazio Zentroan, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia birsortzen da. Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsen bidez, antzinako baserrien hazkunde eta bilakaera, biztanleen bizimodu eta lanak, euren arteko harremanak, sinesmen, ekoizpen, elikadura, dibertsio eta sufrimenduak ezagutzeko aukera dugu.
Interpretazio Zentroan Igartubeitira egiten diren bisitak kudeatu eta baserriaren historiaren inguruko jarduerak antolatzen dira.
Baratz ekologikoa
Nortzuk gara
- Koordinazioa. Kizkitza Ugarteburu. kugarteburu@k6gestioncultural.com
- Proiektuen saila. Marta Font. mfont@k6gestioncultural.com
- Hezkuntza saila. Irati Arroyo. iarroyo@k6gestioncultural.com
- Ikerketa eta bitartekaritza saila. Maider Arraiza.marraiza@k6gestioncultural.com
- Publikoaren harrera saila. Sara De Moura. asteburuakigartubeiti@gmail.com
- Museoko foiletoa (PDF)
- 2023-2024ko Zerbitzuen Karta (PDF)
- 2023ko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- 2022ko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- 2021eko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- 2021-2022ko Zerbitzuen Karta (PDF)
- 2020ko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- 2019-2020 Zerbitzuen Karta (PDF)
- Zerbitzuen Karta 2017-2018 (PDF)
- 2019ko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- 2018ko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- 2017ko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- 2016ko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- Zerbitzuen Karta (PDF)
- 2014-2015eko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)
- 2012-2013ko Zerbitzuen Karta (PDF)
- 2012-2013ko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF)