Jarduerak

Igartubeiti baserrian urrian ospatzen den Sagardo Astea da jarduerarik zirraragarriena eta garrantzitsuena.

Egitasmoak

Epe luzerako egitasmo eta programak ekoizten ditugu Igartubeitin, gai ezberdinak modu zehatzean lantzen dituzten beste eragile batzuekin lankidetzan.

Baserria

Igartubeiti baserriak beste edozeinek baino hobeki islatzen du euskal baserriaren Urrezko Aroa esan diezaiokeguna.

Patrim 4.0

"Jakintzen hibridazioa", tokiko eragileek eskainitako tailerren zikloa, topaketak eta egonaldi artistikoa burutuko ditugu Patrim 4.0 egitasmoaren barne.

Azken albisteak

Bisita gidatua "Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain" erakusketara

2026/01/29

Ibon Telleria, erakusketaren komisarioa den arkitektoaren eta Josue Susperregi dendrokronologoaren eskutik

"Lurraldea, tradizioa eta transmisioa" topaketa

2026/01/14

Lehen sektoreko profesionalen, artisauen, kultura-bitartekarien eta herritar interesatuen arteko topaketa eta hausnarketarako gunea. Baserria, oroimenaren eta landa-ondarearen sinbolo bizia, leku ezin hobea da kulturak, bitartekaritzak eta praktika tradizionalen berreskurapenak egungo erronkei aurre egiteko tresnak nola eskaini eztabaidatzeko. Otsailaren 19an, Patrim 4.0 proiektuaren barne

Familientzako tailerra eta solasaldi-dastaketa "Nagusia hil da. Erlauntzaren inguruko erritua" erakusketaren osagarri

2026/01/13

"Baserriko argiaren magia" familientzako tailerra urtarrilaren 17an izango da, 16:30etatik aurrera. Otsailaren 22an, aldiz, Jon Etxeberria erlezain ataundarrak "Erleak eta eztia" solasaldia eskainiko du 11:00etan. Ondoren, ezti ezberdinen dastaketa izango da