IX. Argazki Lehiaketa

Argazkia atera kamara edo telefono mugikorrarekin eta sari interesgarria lortu ahal izango duzu!

 

 

 

 

 

 

 

 

Jesus Heras-en argazkia. 2015eko Argazki lehiaketako Lehen Saria

Gaia:

Sagardo asteko festa. Ekimen honetan dolarea martxan ipintzen da,  sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika berberarekin.   

Egitaraua: 

Sagar zanpaketa

Urriak 5, 6, 10, 11, 13 eta 14: 11.30etan

Urriak 7, 8, 9 eta 12: 12.00etan

Antzespenak 

Urriak 7, 8, 9 eta 12

11:30-12:00; 

Kirikoketa

Urriak 12, 12:00etan

Sagar erakusketa

Urriaren 1etik aurrera egunero

Oinarriak: 

Nahi duen edozein argazki zalek eman dezake izena. Argazkiak kamararekin edo telefono mugikorrarekin atera ahal izango dira.

Izen ematea urriaren 5etik 14ra egin daiteke 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentruan. 

Izen emate prezioa helduen mailarako 5 € eta haurrentzako dohakoa izango da.  Haurren maila: 14 urtetik 17ra bitartean.

Partehartzaileek, 3 argazki bidali ahal izango dituzte igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera edo CD edo pen drive USB euskarrian aurkeztuko dituzte, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan azaroaren 13a arte. Asteazkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta asteburuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. 

Sariak:

  • Helduen maila:

Argazki bilduma onenari: 200 € 

Bigarren argazki bilduma onenari: 150 € 

Hirugarren argazki bilduma onenari: 120 €

  • Haurrentzat diploma eta sariak 

Epaimahaia Urretxuko “Argazki” elkarteko kide batek, Legazpiko “Ikatza” elkarteko kide batek eta argazkilari profesional batek osatuko dute. 

Informazio gehiago:

Igartubeiti Baserri Museoa

Ezkio Bidea Km. 1

20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Telf: +34 943 722978

Igartubeiti@gipuzkoa.eus