Igartubeiti zure eskura

1. Igartubeiti Baserri Museora zentzumen esperientzia:

Zentzumena eta adimena suspertzeko asmoz eta objektu ezberdinen bitartez, Igartubeiti baserrian zehar ibilbidea proposatzen dugu, esperientzia berri batez gozatzeko beharrezkoa den interpelazioan, elkarrizketan eta lasaitasunean oinarrituz. 

Egur mota ezberdinak, txintxarriak entzunez ukuilua bisitatzen dugu, zukua edo eztia dastatuz baserriko gune eta lanbide ezberdinetara hurbiltzen gara; txalapartarekin esperimentatzen dugu.

  • Eguna: talde hartzaile bakoitzarekin hitzartu beharrekoa
    Datak: martxoa eta urria bitartean.

    Lekua: Igartubeiti Baserri Museoa
    Doako jarduera.

  • Nori zuzendua: Bereziki gomendagarria da desgaitasun kognitiboa, arina edo moderatua duten pertsonentzat eta haiekin datozenentzat.
  • Museoak gurpil-aulki bat jartzen du erabiltzaileen eskura. Museoko harreran eska daiteke.
  • Bisitaren iraupena: 50'-Ordu 1 (zuzendutako jarduera 45')
  • Gehiengo kopurua: 15 pertsonetako taldea (gehienez 4 gurpildun aulkiak) eta laguntzaileak
  • Metodologia: Igartubeiti baserritik ibilbide irisgarria. Ibilbidean zehar elkarrekintza errezten duten dinamika ezberdinak burutzen dira. Horretarako, geldialdi hauetan pertsonak eserita egotea aurreikusten da.

Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea. 

Kontaktua eta informazio gehiago: 

Irati Arroyo

Hezkuntza eta Taldeentzako Arreta Arloko arduraduna.

Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkiorako errepidea 1. Km
20709 EZKIO (Gipuzkoa).
Tf. 943 72 29 78
igartubeiti@gipuzkoa.eus


Afagirekin lankidetzan diseinatutako jarduera.

Igartubeiti zure eskura

 

 

 

 

 

 

2. Gailetak egiten lantegia: 

Parte hartzaileek gailetak egingo dituzte erabiltzen diren osagai ekologiko eta lantze-prozesuari buruzko azalpenetatik abiatuz. 

  • Lantegiaren iraupena: Ordu 1 eta erdi
  • Gehiengo kopurua: 15 pertsona
  • Metodologia: errezeta bat nola egiten den jakitea, osagaiak, prozedura eta ezaugarriak. Lantegi honetan zentzumen esperientzia eskaintzen da elikadura ekologiko baten bitartez. 

Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea. 

3. Egin zure sagar zukua: 

Sagar-zukua egiteko prozesua ezugutu, eta haren usainaz, zaporeaz gozatu, sagarrak pisoiekin eskuz jo bitartean. Birrindu eta prentsatu ondoren, egindako muztioa dastatzeko aukera.

  • Iraupena: Ordu 1 
  • Gehiengo kopurua: 15 pertsona
  • Metodologia: baserriko dolarea ezagutu ondoren, sagarrak jo, prentsatu eta lortzen den muztioa dastatu. 

Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea.