Barrikotea

Igartubeitiko dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera bakarra

Data: Martxoko larunbat arratsalde bat. 

Barrikote 2022 Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau. Barrikotea ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, Sagardo astean urrian baserri dolarean egindako Igartubeitiko sagardoa dastatzeko urteko une bakarra.

Gastronomia eta kultura uztartzen dituen jarduera festa honetan trikitilariek alaitzen dute giroa.
Antzina, lan guztiak amaitzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste beranduago bizilagunen arteko festa bat antolatzen zuten Barrikotea dastatzeko. Baserri Museoan, sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin.

2023

2022

2020ko edizioa ezin izan da ospatu koronabirusa dela eta. 

2019

Aurreko edizioei buruzko informazioa

 

Jarduera mota: Publiko guztientzat