Film luzeak

IRASKO. MAYA-AGUIRRE, UN SIGLO DE PASTOREO EN FALCES

Zuzendaritza: Juan Mari Beltrán. 

Urtea: 2019

Iraupena: 70’

Hizkuntza: espainiera, azpitituluak euskaraz.

Sinopsia:  

Nafarroako hegoaldean kokatuta dagoen Faltzes herriko artzaina den Javier Martínez Ciriza da pelikula honetako protagonista. Artzain hau Maya eta Aguirre abeltzain familien oinordekoa da eta Juan Mari Beltranek zuzendutako pelikula honetan herri hartako artzainen berri eta haien lanbidearen berri ematen du Javierrek. Haren arbasoekin batera aritu diren artzain eta abeltzainei buruzko informazio ugari emateaz gain, berak bere baitan artzantzaren azken hamarkadetako eboluzioa ezagutu du eta dokumentu honetan hori guztia azaltzen du.

 

GAZTA

Zuzendaritza: Mikel Urretabizkaia. Gazta

Urtea: 2022

Iraupena: 72’

Hizkuntza: euskara, espainiera.

Sinopsia:  

Idiazabal gaztaren unibertsoan zeharreko bidaia, aparteko pertsonaia batzuen eskutik. Adibidez, Eli Arrillaga; 24 urte zituela alargun geratu zenean, senarraren lanbidean artzain jarraitzea edo Zarauzko hiri-ingurura itzultzea erabaki behar izan zuen. Elik artzaintzan jarraitu zuen, eta gazta horren ekoizle handietako bat da egun. Edo Juan Mari eta Elena Arzak, Eneko Atxa, Joan Roca, Martín Berasategui, Pedro Subijana eta Andoni Luis Aduriz bikainak; ongi dakite zein garrantzitsua den kalitate handiko artisau-produktua izatea, haien sukaldari-lan zorrotzean ederki egokitu dadin. Urbia, Aralar eta Gorbeia mendikateetan eta Nafarroako goi-mendietan, artzainek kontu handiz zaintzen dituzte latxa arrazako artalde preziatuak, kalitate handieneko produktu bat lortzeko, Ordiziako hitzorduan urteko gazta bikainenaren lehia irabazteko modukoa.

 

AINARAK

Zuzendaritza: Juan San Martín, Ritxi Lizartza. Ainarak

Urtea: 2022

Iraupena: 75’

Hizkuntza: euskara, espainiera, frantsesa eta aragoiera. 

Sinopsia: 

Anne Etchegoyen abeslariaren eskutik, ehundaka emakume aragoiar eta nafarrek 1870 eta 1940. urteen bitartean urtero Pirinioetatik zehar Zuberora egindako bidea ezagutuko dugu. Ainarak ezizenarekin ezagutuak (ainaren antzerako emigrazioa egiten baitzuten), emakume gazte hauek udazkenean hasten zuten euren bidaia: familia eta bizilekua atzean utzi eta Iparraldera emigratzen zuten, bertako alpargata industrian lan egitera. Udaberrian, mendietako elurrak urtzean, berriz ere buelta egiten zuten etxeruntz. Generoa, urtaroko nahitaezko migrazioa eta lan-egoerak baldintzatutako bizimoduak ardatzat izango dituen film honi esker ezagutuko dugu nortzuk izan ziren ainarak.