Zinemateka

Ekimen honek landatartasunen inguruko hausnarketa ahalbidetu eta bultzatzea du helburu, horretarako artea eta hizkuntza zinematografikoa ildotzat hartuz. Gai desberdinak landuko ditugu eta azken hamarkadatan landa eremuak bizi izan dituen aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoei, hala nola ingurumen-aldaketei, ikusgarritasuna emango diegu. 

Abiapuntu horretatik, landa-inguruan girotuta dauden edota honekin kontaktuan dauden film labur nahiz luzeak partekatuko ditugu, lekuan lekuko bizimoduei eta problematikei buruzko haurnarketa kritikoak sortzen dituztenak. Helburua ikuspegi berriak eskeintzea izango da, urte luzeetan landa-mundua negatiboki eta atzerakoi karakterizatzeko egon den joera horrekin hauste aldera. 

Azken batean, landa-eremutik eta landa-eremurantz doazen begiradak partekatzea bilatzen duen espazioa da honakoa, bertako gizartea eta errealitatea benetan islatzen duten ekoizpenei beren lekua eskeiniz.

 

Hona hemen 2024ko apirilerako gure proposamenak:

1. AINARAK Ainarak

Zuzendaritza: Juan San Martín, Ritxi Lizartza.

Urtea: 2022

Iraupena: 85'

Hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa eta aragoiera.

Sinopsia: 

Anne Etchegoyen abeslariaren eskutik, ehundaka emakume aragoiar eta nafarrek 1870 eta 1940. urteen bitartean urtero Pirinioetatik zehar Zuberora egindako bidea ezagutuko dugu. Ainarak ezizenarekin ezagutuak (ainaren antzerako emigrazioa egiten baitzuten), emakume gazte hauek udazkenean hasten zuten euren bidaia: familia eta bizilekua atzean utzi eta Iparraldera emigratzen zuten, bertako alpargata industrian lan egitera. Udaberrian, mendietako elurrak urtzean, berriz ere buelta egiten zuten etxeruntz. Generoa, urtaroko nahitaezko migrazioa eta lan-egoerak baldintzatutako bizimoduak ardatzat izango dituen film honi esker ezagutuko dugu nortzuk izan ziren ainarak. 

 

2. BARRASKILOENTZAT IGANDERIK EZ 

Zuzendaritza: Enrique Rey, Ainhoa UrgoitiaBarraskiloentzat iganderik ez

Urtea: 2021

Iraupena: 13'

Hizkuntza: euskara.

Sinopsia: 

Joana landatik bizi da, hala erabaki du berak, eta bertan aurkitzen du bere lekua. Bizimodu eta mundu ikuspegi hau familiarekin uztartzea ez zaio zail egiten, baina, landan erritmoa beste bat da eta naturak ez du iganderik, beraz, beti dago lana. Emakume nekazariaren aurkako aurreiritziak, elikaduraren benetako garrantzia eta naturan dugun lekua izango dira, besteak beste, film labur honek eskaintzen digun bidaiaren ildo nagusiak. 

 

3. SALVAJE:Salvaje

Zuzendaritza: Raúl González.

Urtea: 2021

Iraupena: 6'

Hizkuntza: gaztelania. 

Sinopsia: 

Film labur honek Maite Sánchez-en istorioa kontatzen du, zeinak hiriko bizitza utzi eta Goizuetako (Nafarroa) mendietara egin zuen aldaketa, Betizu  arraza autoktonoko behiak zaindu eta babesteko helburuarekin. Bertan bizi da familiarekin, abeltzaintza estentsiboan. Emakumeak landa eremuan duen funtsezko papera erakusten digu film labur honek, hala nola bere zeregina abeltzain moduan eta inguratzen duen mendi, natura eta pertsonen babesle gisan.