Urola Garaiko emakumeak landa ingurunean

Ondare materiagabea/Ahozko historia/ Igorpen hezkuntza/ Historia. 

Hasiera: 2014

Prozesua: gelditua

Ezkio-Itsasoko udalarekin, Yartu Elkartearekin, Gattikenekin eta Nerea Aizpuruarekin lankidetzan. 

 

Urola Garaiko emakumeak landa ingurunean ahozko memoriaren berreskurapenerako proiektu dokumental eta ikus-entzunezkoa da. XX. mendearen lehen erdiko gizarte aldaketa garrantzitsuenak kontatzen ditu Urola Garaiko eskualdean, bertako biztanleen, emakumeen, ikuspegi eta bizipenetatik. 

Oroimenetik, narratzaileek inguruarekin eta herriarekin duten erlazioa nola bizi duten eta bizi izan duten paisaiaren eraldaketa… Bizitzeko, egoteko, erlazionatzeko eta komunitatean bizitzeko modu batera gerturatuko gaituzte euren bizitzako pasarteen eta bizipenen bitartez. 

Erlazionatutako jarduerak/edukiak: