Igartubeitik gizarte- eta kultura-eragileekin harremanak lantzen ditu, zentroari balioa ematen dioten eta bere helburuak betetzen laguntzen duten epe luzeko proiektuak eta programak garatzeko.
Baserri Museoa Patrim 4.0 Sarearen parte da, eta Pirinioen bi aldeetako ondare natural eta kulturalari balioa ematea du helburu, garapen jasangarriko ikuspegi bateratuen bidez.
INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2021-2027 Programaren Programazio Batzordeak, EFA127/01 PATRIM 4.0 proiektuaren ebazpena onartu du.
Proiektua datozen hiru urteetan garatuko da, guztira 1.364.663 €-ko aurrekontuarekin eta INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren 887.030,70 €-ko finantza-laguntzarekin, hau da, EGEF funtsen laguntzaren % 65.
Proiektuaren ardatzak honako hauek dira:
- Ondarearen Kudeaketa Integralerako Ereduak Mendiko Lurraldeetan: Museoak eta Lurraldeak, Kalitatea, Prestakuntza eta Dibulgazioa, Jakintzen hibridazioa eta Herentzia kulturala.
- Patrim 4.0, kultura- eta ondare-helmuga. Patrim Helmugak, Pyrenoteca, Artisten Egoitzak, Museo Birtuala eta Erakusketa Ibiltariak.
- Patrim 4.0. Berrikuntza eta iraunkortasuna. Irisgarritasuna, iraunkortasuna, digitalizazioa, esperientzia-turismoa eta familia-turismoa.
Beraz, Igartubeiti Baserri Museoak Patrim 4.0 proiektuan parte hartuko du 2024tik 2027ra bitartean.
Irisgarritasuna, erakusketa-eskaintza eta kultura-programazioa hobetzea aurreikusten du.
Igartubeitirekin batera, hauek dira Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailea Sarea osatzen duten erakundeak: Communauté de Communes Neste Barousse (Grotte de Gargas), Hoya de Huesca Eskualdea/Uescako Plana (Turismo ornitologikoa), Somontano de Barbastro Eskualdea (Parque Cultural del río Vero – Centro de Arte Rupestre, Colungo), Ayerbeko Udala (Ramón y Cajal Interpretazio Zentroa), Grausko Udala (Espacio Pirineos), Commune de Beaudéan (Musée Larrey), Universitat Autònoma de Barcelona – Centre d 'Estudis del Patrimoni Arqueològic (UAB) (Espai Orígens, Camarasa), Bartzelonako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ecomuseu de les Valls d Àneu, Musée de l' Aurignacien (Aurignac), Sorginen Leizea Museoa (Zugarramurdi), Office de Tourisme de Saint Lary (Maison du Patrimoine de Saint-Lary Soulan).
PATRIM 4.0 proiektuaren kick off meeting-ari hasiera eman zaio
Igartubeiti Baserri Museoa barne hartzen duen Patrim 4.0 proiektu europarra onartu da