Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzeko eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketako bigarren edizioa abian ipini du.
Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011an bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Areago, sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzu esploratzen duen gune gisa sortzen da.
Beste begirada eta narratiben bitartez, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten zenbait soinudun ibilaldi abian jarri ditu 2011tik. Horretarako euskal kulturako eragileek parte hartu dute, Maialen Lujanbio edo Arantxa Iturbe esaterako, gaur egun Areagoren partaide diren kontakizunen sortzaileak. Kontakizun hauek Interpretazio Zentruan eskura dauden mugikorren bitartez entzun daitezke.
Oraingo honetan Areagok parte hartzea, sorkuntza prozesuak, kontakizun laburren bitartez Igartubeiti baserriarekiko narratiba eta ikuspegi berriak nabarmendu nahi ditu, era berean euskararen erabilera eremu honetan eta ondare eremuan sustatuz.
Parte hartzaileak:
Guztira 7 parte hartzaileek aurkeztu dituzte 8 kontakizun, pertsona batek bina kontakizun idatzi bait ditu.
- Karobi ezteiak, Iñaki Alcalde
- Kupela bete muztio, Gorka Azkarate
- Martxa baten azken notak, Gorka Azkarate
- Ababatxua, Ainhoa Basterra
- Auzolan, Mikel Fernandez
- Aitonaren etxea, Maddi Sara Goikoetxea
- Gerra bateko guda, Iñigo Legorburu
- Baserriak barre egiten duenean, Patxi Zubizarreta
Epaimahaiaren erabakia:
Kontakizun sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan ditu epaimahaiak:
- Kalitatea eta originaltasuna
- Proposatutako gaiarekiko egokitzapena
- Sormena
- Kontakizuna soinudun eremura egokitzeko gaitasuna
Iñaki Mendigurenek eta museoko lankideek osatutako epaimahaiaren iritziz honakoak izan dira saridunak:
- 1. saria: Baserriak barre egiten duenean, Patxi Zubizarretak aurkeztutako kontakizuna
- 2. saria: Kupela bete muztio, Gorka Azkarateren kontakizuna
Sariak:
- Patxi Zubizarretak 600,00 Euro jaso ditu Baserriak barre egiten duenean bere kontakizunak 1. saria lortu baitu.
- Gorka Azkaratek, berriz, 400,00 Eurotako saria jaso du Kupela bete muztio aurkeztutako lanak 2. saritua izan baita.