AREAGO, Soinuetan murgilduz ibili

Ondarea/ Artea/ Teknologia.

Hasiera: 2012.

Prozesua: martxan.

Sormen Lantegiak, Eusko Jaurlaritzarekin, Audiolab elkartearekin, kultur eragileekin, artistekin eta Urretxuko aterpetxearekin lankidetzan. 

 

Areago gure ondarearearen diziplina anitzeko begirada bat, garaikidea, da. Ondare eremuaren, artistikoaren eta teknologikoaren arteko bidegurutze moduko bat. Sormen eta kultur garaikidearen baitan, diskurtso berriak ekoiztuz, ondarearen interpretazioaren modu berriak arakatzen duena.   

Zer proposatzen du? 

Egitasmo honek audiogida sistema bat proposatzen du, GPS teknologiaz hornitutako smartphone edo laugarren belaunaldiko MUGIKORRAK erabiliz, Igartubeitiko kanpoko gunea akustikoki esploratzeko aukera eskainiz. 

Nola?

Geolokalizazioarekin erlazionatutako teknologia berrien erabilpena Igartubeiti Baserri Museoko ondare baliabideekin osatzen ditu. Arte alorretako elementuak, bertsolaritzarekin, musikarekin, soinudun artearekin bateratzen ditu soinudun ibilbidearen eta kontakizun esperimentalaren artean kokatzen den istorio bat sortuz. 

Gaur egun Igartubeitik zehazki Igartubeitirako sortutako gidoien bitartez ondorengo kultur eragileek garatutako soinu ibilbideak ditu: Arantza Iturbe, Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano.

Nola erabili daitezke?

Igartubeitin dohainik erabiltzaileei eskaintzen diegun mugikorren bitartez eskuragai daude ibilbideak. 

Edukiak:

Lehen kontakizuna, Maialen Lujanbioren eskutik, baserri inguruko ibilbide bat da, non pertsonai ezberdinen bitartez, sagardo garaian baserrian gertatutako pasadizo baten kontakizuna azaltzen dituzten bertsoak “ezkutatzen” diren. 

Arantxa Iturbek sortu du bigarren kontakizuna, lau pertsonaien ihes egitea azaltzen duena, bakoitzak bere historia pertsonala azalduz. 

Erlazionatutako jarduerak eta edukiak: 

AREAGO Foiletoa