Igartubeiti baserriko familia eta auzotarren ahotsen bitartez, batez ere ibilbidearen zati handi batean gidari lanetan aritzen den Kattalin Kortabarriaren ahotsaren bitartez, jakiten dugu nola handitu eta aldatu ziren antzinako baserriak, nola bizi ziren baserritarrak eta nola egiten zuten lana, nolako harremanak zituzten beraien artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, nola dibertitzen ziren eta zergatik sufritzen zuten.
Ondorengo hauek dira espazioak:
Ibilaldia historian zehar
Baserrien sorkuntzatik XIX. menderarteko bilakaeraren historia azaltzen duen narrazioa ikusten da, beira-aresa izugarri baten zehar, ispiluen gainetik eskaintzen den robotizatutako emanaldi baten eta elementu fisiko zein birtualen konbinazio bitartez.
Ondorengo bideoan ikusiko duzu ikusentzunezkoaren zati bat, non Erdi Aroko baserrien egoera eta hiribilduen sorrera azaltzen den. Kattalinek, berriz, gogokoen zuten fruituari buruz, sagarrari buruz hitzegiten du eta dolarean, Igartubeiti baserriko bihotzean, sagarra zanpatuz, sagardoa, edaririk gustokoena, egiten zutela esaten du.
Igartubeitin dagoen habe-luzeko dolarearen funtzionamendua ezagutzera gonbidatzen gaitu. Horretarako Igartubeitiko Interpretazio zentrora hurbiltzea besterik ez duzu. Zatoz Igartubeitira.
Baserrian bizi
Gune honetan dauden lau bitrinetako objektu eta agiriek baserriekin erlazionatutako gai desberdinak jorratzen dituzte: oinordetza, sinesmenak, arropa eta lanabesak.
Bideo baten bitartez baserrietako jaki, ontziteri eta altzari desberdinen irudiak ikus ahal izango dituzu, baita lihoaren prozesua ezagutu ere.
Ezkontza batetako irudiak ikusteko aukera duzu, emaztegaiaren arreoa idi gurdian daramatela.
Beste bideo batean, Zumarragako Antio baselizako ezpatadantzako irudiak eskaintzen ditugu.
Eta gune honetan amaitzeko hileta baten irudiak daude ikusgai, hildakoa bizkarrean daramatela.
Baserriarekin bueltaka
Nahiz eta askotan baserri denak berdinak iruditu, zazpi baserri tipologi desberdin bereizten ditugu sail honetan:
- Harrizko atariak dituzten baserriak
- Kostaldekoak
- Habe-dolarea dutenak: Igartubeiti, esaterako.
- Gela nagusia goian dutenak
- Mendiko baserriak abelazkuntzara emanak
- Fatxadan harri-hortzak dituztenak
- Erdialdean mandioa dutenak
1630. Igartubeitiko biztanleak
Ondorengo hiru pertsonai hauek Igartubeiti baserriarekin duten harremanetaz eta beraien zeregin zein lanbideetaz hitzegiten digute.
Ana Igartua, Igartubeiti baserriko jabea
Domingo Arregi, nekazaria
Martintxo Beiti, haurra
Igartubeitiko interpretazio zentroan beste bost pertsonai ezagutzeko aukera izango duzu:
- Domingo Irizar, oinordegabetua
- Martin Basagasti, ikazkina
- Maria Salete, errotariaren alarguna
- Felipe Lazkano, noblea
- Domingo Aranburu, apaiza .
Baserrian lan egin
Baserriko egur egituretatik gune honetara iritsiko zara. Bertan, Igartubeiti baserria barrutik ikusteko aukera izango duzu, famili osoa lanean ikusiz:
- Arropa suteko hautsez, landare lurrintsuz eta ura irakiten jarriz garbitzen, lixiba egiteko ontzian, tiñean
- Sukaldean, su baxuan janaria pertzan prestatzen; gaztain enborrak husten, erlauntzak egiteko
- Dolareko pats-aska sagarrez betetzen
- "Ganbara berrian" artaburuei hostoak kendu ondoren, mazo batez jotzen
- Idiei uztarriak ipintzen
Edukiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez adieraziko dira. Bisitak 45 minutu inguru irauten du.