Dolarea

Abiapuntua sukaldean duen eskailerak ematen dio sarrera ganbarari. Bertan, elikagaiak bildu eta sagardoa egiten zen. Ganbararen erdian baserriko elementurik garrantzitsuena dago, dolarea. Pats-askan pisoiez jotako sagarra ipintzen da eta honen gainean 10 m luze den habea. Habe honen muturretako batean ardatza ikusten dugu, zorua alderik alde igaro eta sukaldeko harriraino iristen dena, hain zuzen. Sagardoa egiteko dolarea urtean behin baino erabiltzen ez bazen ere, dolarea da baserriari halako ezaugarriak ematen dizkion elementu nagusia. Dolarearen neurriek zehazten dute eraikinaren luzera eta bolumena, zurezko pieza handiak eskatzen baititu pisuari eusteko, Zutoin osoak, sekzio handiko piezak eta beste batzuk.
Dolarea
Jatorrizko tamainako irudia: 905 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu