Altzariak

Era honetako baserrietan altzariak ez ziren ugari, eta batez ere zentzu praktikoa ematen zitzaien. Baserrian barrena egindako bisitaldian altzariak eta tresnak ikusten ditugu, gehienak zurezkoak, beren egitekoen araberako lekuetan kokaturik. Sukaldean, zeramikazko baxera xume bat eta elikagaiak ontzeko, suari eusteko, lihoa lantzeko eta beste zeregin batzuetarako tresnak daude. Logeletan, oheak eta arropa gordetzeko kutxak daude. Ukuiluan, laborantzari lotutako tresnak eta lanabesak daude, baita sagardoa egitekoak eta kontserbatzekoak ere. Ganbaran, besteak beste, dolarea martxan jartzeko tresnak, aroztegiko tresnak eta zekaleak kontserbatzeko altzari handiak ikus ditzakegu.
Altzariak
Jatorrizko tamainako irudia: 330 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu