Baratz ekologikoa eta ingurunea

Igartubeitiko baratza hilabetero aldatzen doa, naturaren erritmoei jarraiki eta beti ere naturarentzako kaltegarriak izan daitezkeen produktu kimikorik erabili gabe.

Baratze ekologikoak ekosistema zaintzen eta inguruneko biodibertsitatea hobetzen laguntzen du. Naturan, giza jarduera jasangarria barne hartzen duen ekoizpen modua da, produktu, pestizida eta ongarri kimikoei uko egiten diena.
Landare ezberdinen jatorria eta natura ere kontutan izaten da, ez daitezen transgenikoak izan ezta hazi hibridoak ere.

Baratze ekologikoa bertako inguruneko kultur egituran murgilduta dago eta bertako paisaiaren partaide da. Metereologiaren, toki baten orografiaren baita bertako jendearen sinismenen eta ohituren arabera ere eratzen da.
Euskal Herriari dagokionez, Baserria da natur eta kulturaren arteko lotura adierazten duena, gure “kultur paisaia” sortuz.

 

Igartubeitiko baratzea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea

Ximaurra eta material organikoak konpostatzen ditugu ongarri bezela erabiltzeko, ilargiari begiratu lanerako garairik egokiena den ikusteko... beraz, natura eta gure gorputza bera ere zaintzen laguntzen digun baratze ekologiko bat da.

Gure baratzean barazkiak ez ezik zuhaixkak, fruitarbolak, eta perretxikuak ere haztenditugu, modu pedagogikoan haurrek zein helduek ikas dezaten jaten ditugun naturako fruituak nondik datozen.

Sagardotarako sagarrondo batzuk ere badira, ea aurten sagar urtea den, sagarrak dolarean zanpatuz sagardo gozo gozoa egin ahal izateko!

Udareak, irasagarrak, aranak, intxaurrak eta hurritzak ere ezin ahaztu, neguan zehar janaririk ez da falta Igartubeitiko ganbaran.

Ezin ditugu aipatu gabe utzi baratzaren inguruan hazten diren sendabelarrak. Hauek ere badute bere lekutxoa eta malba, llanten, pasmo belarra, zauri belarra... bezelako landareak landatu ditugu, inoiz zerbait gertatuz gero ere botikina bertan izateko.