Baratza tailerra

Igartubeitiko baratza eskola bat da, aire zabaleko ikasgela bat, dugun material pedagogikoari esker baratzezaintza ekologikoari buruz adin guztietako taldeek ikasteko tailer praktikoa. Taldeak minimo 15 partaide eta maximo 25 izan behar ditu. Adinari dagokionez, helduek parte har dezakete eta umeen kasuan, 5 urtetik gorakoak.

Baratza tailerra700

Biodibertsitatea, urtaroak, ekosistemak, kate trofikoa, fotosintesia, lehenengo sektorea, XVI.mendeko nekazaritza aldaketa, elikadura... gaiak lantzeko aukera eskaintzen ditu tailer honek.

Honela Igartubeitira irteera bat ez da klasetik ateratzeko modu bat, baizik eta klasea baratzean ematea, ezohiko material eta dinamikekin, eta horrelako pedagogiarekin lortzen diren emaitzak ere oso bestelakoak dira.

Eguraldiak laguntzen ez duenean, Interpretazio Zentro kanpoko galerian hazitokiak ditugu tailerra egin ahal izateko.

Helburuak: 

  • Baratzeko elikagaien ezagutza
  • Baratzeko lanen ezagutza
  • Urtaroen araberako aldaketak
  • Baratzaren lanketa ekologikoa eta konbentzionalaren arteko desberdintasunak
  • Animaliek eta baratzak duten harremana

Metodologia:

Partehartzaileek, taldeka elikagaien berezitasunetaz eta berauek lantzeko modu desberdinetaz jabetuko dira, garaian garaiko produktuak baratzean landatuz.

Baloreak:

  • Egunero egiten dugun zerbait, jatea, modu osasuntsuago batean egiteko apustua
  • Janariak eta lan osasuntusak duen garrantzia
  • Lurraren gainexplotazioaz ohartzea
  • Baserriaren egungo egoeraz jabetzea
  • Merkatu eta azoken garrantziaz ohartzea.