Aldundiaren museoak

Sail honetan aldundiko museoen artean eta Gordailuren artean lankidetzan garatzen diren jardueren informazioa eskaintzen da. Gipuzkoako ondare historiko-artistiko, arkeologiko eta etnografikoko kontserbazio, ikerketa eta hedapenaren inguruan burutzen diren programak, jarduerak, erakusketak eta proiektuak.

 

Nortzuk gara?

Gipuzkoako Foru Aldundia hiru museoren jabe da (Euskal Itsas Museoa, Igartubeiti Baserri Museoa eta Zumalakarregi Museoa), baita Agorregi burdinolaren jabe ere.

Euskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoa euskal itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko sortutako zentroa da. Helburu horiek lortzeko, Museoak hainbat arlo jorratzen ditu: hezkuntza jarduerak, ikerketa, argitalpenak, erakusketen ekoizpena zein itsas ondarea babestea eta berreskuratzea.

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti baserriak beste edozein baserrik baino hobeto islatzen du euskal baserriaren Urrezko Aroa dei diezaiokeguna. Jatorrizko zurezko egitura, oso ongi kontserbatua, eta sagardorako dolarea direla eta, Euskal Herriko baserririk interesgarrienetako bat dela esan dezakegu, baita ondarearen funtsezko elementu bat ere. Argi eta garbi erakusten ditu garai hartako balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoak.

Igartubeiti baserriaren inguruetako interpretazio guneak dolare baserriaren osagarri gisa balio du, eta kontzeptualki banaezinak dira biak. Gune horren helburua da bisitariek baserria bisitatzean jasotako informazioa osatzea, hartara, bisitariek euskal baserria, haren arkitektura, hango bizimodua eta bertan bizi izan zirenak hobeto ezagutzeko giltza lor dezaten.

Zumalakarregi Museoa

Zumalakarregi Museoak Zumalakarregi Museoak jendeari eta adituei Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu, mende hori aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handiko garaia eta mundu garaikidearen hasiera izan baitzen. Horretarako, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidaia dinamiko bat proposatzen du egungo gizartea ezagutzeko eta ulertzeko funtsezkoa den garai horretan zehar, arautu gabeko hezkuntza baliabideak bultzatuz.

Gordailua

Gordailua Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa da. Irunen dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumen funts higigarriak biltzen ditu, baita Gipuzkoako beste entitate batzuenak ere, hala nola, San Telmo Museoarenak eta Kutxa Fundazioarenak. Gainera, Zaharberritze Tailer bat ere badu, pintura, eskultura eta harrizko materialetan espezializatua.

SARRERA BATERATUA
Lurralde barneko bi museoetara:

Sarrera bateratua: 5,00 € (Tarifa orokorra + bisita gidatua)

Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso), Igartubeiti XVI-XVII. mendeetako baserri zaharberritua da. Bi museoak bisitatuz publikoak Gipuzkoak historian zehar bizitutakoa ezagutuko du.

Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da. Iriarte Erdikoa exean, XVIII mendeko euskal baserri tipikoan (Ormaiztegi).

Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa bi museoetako edozeinean eros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

Deskontuak Euskal Itsas Museoan:
Igartubeiti Baserri Museoko sarrera orokorrarekin %50eko deskontua Euskal Itsas Museoaren sarrera orokorrean.

Programak amankomunean

Familia txartela

Familia Txartela Igartubeiti Baserri Museoa eta herritarren artean, bereziki familien artean, hurbiltasun harremana sortzea helburu duen tresna da. Igartubeiti kultur espazio aktibo eta irisgarri bihurtzen duten abantaila sorta bat eskainiz.

Pieza bidaiariak (IM-EIM-ZM-Gordailua)

Aldundiaren museoek Gordailuan gordetzen den ondare higigarria ezagutzera emango dute. Bere zentroetan ikusgai jarriko dituzte, aldi baterako erakusketen edota programa berezien bidez.

Erakusketak

Feillet ahizpen inguruan (EIM-ZM elkarlana)