Garai hartan sortu edo goitik behera eraberritutako eraikin mota ezberdinek (zibil eta erlijiosoek) ederki adierazten dute oparotasun hura. Administratiboki desberdin baina praktikan eskualde bakarra osatzen duten Goierri - Urola Garaian orduko eraikinen adibide ederrak daude, gehienak bisitagai.
Ibilbide tematiko honen ardatza XVI. mendeko eraikinen aniztasuna da, garaiko errealitatearen ispilu izan nahi duena: baserritarrak, jauntxoak, hiritarrak, eta dagozkien eraikin erlijiosoak. Estilo arkitektonikoak eta materialak (zura nagusi) oso desberdinak dira, baina denek dute amankomunean kalitate konstruktiboa.
Igartubeiti Baserri Museoa
XVI. mendeko baserria, XVII.aren hasieran handitua, zurezko arkitekturaren adibide ezin hobea, garaiko baserritarren bizimodua azaltzeko primerako baliabidea.
Igartza multzo historikoa
Igartza monumentu multzo bat da, jauregiak, ermitak, errotak, zubiak, gurutzeak, Dolarea baserriak, errementari etxeak eta burdinolaren aztarnak osatua. Ertaroko leinu arteko borroken ondoren Ahaide Nagusiek burdingintzan eta zerbitzu-merkataritzan oinarritutako ekonomia berriaren adibide ona da Igartza. Interesgarriena, ezpairik gabe, jauregia, XVI. mendeko zurezko egiturazkoa, eta Gipuzkoan patioa duen bakarretakoa.
Ardixarra
Segurako Erdi Aroko Interpretazio Zentrua
Zaharberritutako XVI. mendeko etxea, XVI.aren hasieran handitua, euskal hiri arkitekturaren adibide.
Seguran bertan etxe monumental gehiago dago berrogei bat, hirigune osoa interes handiko multzo historiko-artistiko bilakatuz.
Antioko baseliza
Aztarna erromaniko eta gotikoak baditu ere, XVI. mendeko zurezko egitura konplexu eta apainduak egiten du ospetsu, Gipuzkoako baselizen katedral ezizenaz ezagunago baita.
Aizpittako meategia eta adieraztegia
Aztarna zaharrenak Goiz Ertarokoak badira ere, XVI. mendean hasi ziren sistematikoki ustiatzen meategi hauek, eskualdeko ola ugarien burdina ekoizpenerako; polborina galeria, bisitarientzako ireki berri da.
Mirandaolako burdinola
XV. mendeko burdinola baten erreprodukzioa. Burdinolen garairik oparoena XVI. mendea izan zen (gure lurraldean berrehun bat izan ziren) eta Gipuzkoan eskualde hau gailendu zen, meategiak bertan zituelako.
Beste zenbait baliabide interesgarri:
San Martin Toursekoaren eliza (Urretxu):
XVI. mendeko eliza, zurezko gangak dituelako garrantzitsua.
SEGURAKO ERAIKUNTZA INTERESGARRIAK
Asteroko azoka (Ordizia):
Asteazkenero 1512az geroztik, Gipuzkoako ezagunena.
San Adrian erregebidea (Zegama):
Gaztelako erresuma boteretsua Europarekin lotzeko pasabide naturala, XVI.ean artzainak ez ezik errege, soldadu, erromes, merkatari eta jende mota guztiak bertatik pasa ziren oinez, zamariz edo karrozan.
Aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak burutu dituzte bertan.