Ibilbide honek Jose Mari Iparragirre Balerdi (1820-1881), nagusiki poeta eta musikari gisa nabarmendu zen urretxuar pertsonai ospetsua, deskubritzera gonbidatzen zaitu.
Hiru guneetako ibilbidea proposatzen dizugu. Urretxu, bere jaioterria. Ezkio, bertako Igartubeiti Baserri Museoan, garai hartako nekazal giroa ezagutzeko. Eta amaitzeko, Ormaiztegi, Zumalakarregi Museoaren eskutik, XIX. mendeko testuinguru historikora hurbiltzeko.
URRETXU HERRI MUSEOA
Urretxuko erdigunera iristen garenean erraza da denboran atzera egitea eta orduko kaleak eta herritarrak nolakoak ziren imajinatzea, izan ere, Urretxuk bere sorrerako morfologia mantendu du denboran zehar: Lauki zuzena, hiru kalek zeharkatua: Goiko Kalea, Kale Txikia eta Beheko Kalea. Azken hau dugu gaur protagonista; bertan, Alzola etxean jaio baitzen 1820an Urretxuko seme ezagun eta kuttunetariko bat: Jose Mari Iparragirre Balerdi.
Gurekin batera 1820ko Urretxura bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu.
• Bisita egiteko bi aukera dituzue:
· Bisita librean, mapa jarraituz gune zehatzetan kokatuta dauden QR kodeen bidez, telefono mugikorra baino ez duzu beharko.
· Bisita gidatuetan: ondorengo egun hauetan izango dituzu gidariak zure zain:
- Martxoak 15
- Apirilak 26
- Maiatzak 24
- Ekainak 14
• Elkargunea: Urretxuko Aizpurunea kultur etxea.
• Hitzorduak: 11:00tan eta 12:30tan
Ongi etorri Iparragirreren herrira, ongi etorri Urretxuko herri-museora!
IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA
Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan duela lau mendeetako baserri bateko bizimodua nolakoa zen ezagutzeko aukera izango duzu, bere habe dolare erraldoiarekin, bere argiztapenarekin, altzariekin eta jatorrizko lanabesekin, baita bertako usainetan murgildu ere. Zentzumen esperientzia paregabea.
Baserriak, interpretazio zentroak, baratze ekologikoak eta bere natur inguruneak osatzen dute Igartubeiti.
ZUMALAKARREGI MUSEOA
Zatoz Zumalakarregi Museora Jose Mari Iparragirre bizi izandako garaia ezagutzera. Bertan, bolondres karlista bezala parte hartu zuen Lehen Karlistada ezagutzeaz gain, bi karlistaden artean zabaldutako foru zaletasuna- ren ikur bihurtu ziren Iparragirre eta “Gernikako arbola” kantua ezagutzeko aukera izango duzu erakusketa iraunkorrean.
Gainera, “Leopoldina Rosa: gaur egungo istoria bat” aldi baterako erakusketan, berriz, Iparragirre migratzailea ezagutuko duzu. Urretxuarra 1858.ean bere andregai Angela Kerexetarekin Argentinara joan zen eta ia hogei urte Uruguain bizi ostean, 1877.ean Euskal Herrira itzuli. Bere urte horietako ibilbidea jarraituko duzu erakusketa honetan.
BISITA GIDATUA
Adin guztietako publikoa (ibilbide irisgarria)
Iraupena
Urretxun ordu eta erdi
Igartubeiti Baserri Museoan, ordu eta erdi
Zumalakarregi Museoan ordu eta erdi
Tarifa 5 €
(Iparragirreren ibilbidearen foiletoa PDFan)