Esperientziak

 

 

 

 

 

 

Sagar zuku tailerra eta Sagardotegia esperientzia


Sagar zuku tailerra eta bazkaria sagardotegian sagar garaian, familian egiteko plan bikaina!

Esperientzia honek barne hartzen ditu: 

  • Bisita gidatua baserrian
  • Sagar zukua egiteko tailerra
  • Sagar zuku dastatzea
  • Bisita gidatua sagardotegian
  • Sagardotegiko menu tradizionala

Iraupena: 5 ordu inguru

Prezioa:

  • Helduak: 58 €
  • Umeak (14-17): 47 €
  • Umeak (4-13): 27 €

Informazio gehiago eta esperientziaren erreserba

"Egin ezazu zure sagar zukua" esperientzia

Sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dago.
Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan, sagarren usaina sentitu ahal izango duzu, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuko dituzu. Sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatzeko aukera izango duzu.

Informazio gehiago 943 72 29 78, 943 72 51 07 telefonoetan eta igartubeiti@gipuzkoa.eus-en.

Sagar zuku esperientzia Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

Igartubeiti Baserria + Sagardotegia esperientzia

Esperientzia honetan Igartubeiti baserriko bisita gidatuaz, sagardotegiko dastatze gidatuaz eta bertako menuaz gozatzeko aukera izango duzu.

Igartubeiti baserri dolarea bisitatu ondoren, ezagutu gaur egungo sagardotegi bat bertako sagardoak probatuz sagardogileak gidatuta eta menu tradizional bat dastatuz.

Igartubeiti baserriko dolarea

 

 

 

 

 

 

 

Esperientzia honek barne hartzen ditu:

  • Igartubeiti baserri-museoan bisita gidatua
  • Dastatze gidatua sagardotegian
  • Sagardotegiko menu tradizionala

Iraupena: 5 ordu inguru

Prezioa:

  • Helduak: 59 €
  • Umeak (14-17): 42 €
  • Umeak (4-13): 25 €

Xehetasun gehiago eta esperientziaren erreserba

Igartubeitiko dolareko aska