Bisitak

Bisita komentatua

Igartubeiti Baserri Museoak museoa bisitatzera datozen bisitari guztiei eskaintzen die bisita komentatua egiteko aukera eta ez da zertan aurrez erreserbarik egin behar.

Bisita komentatua eskaintzen da asteartetik larunbatera, biak barne, ondorengo ordutegi eta hizkuntzatan:

  • 11:00etan: euskeraz
  • 12:30etan: gazteleraz
  • 17:00etan: euskeraz edo gazteleraz, bisitarien arabera

Bisitariak egin behar duen gauza bakarra da Interpretazio zentroan dagoen jendearen arretarako gunera joan eta bertan sarrera erosi baita bisitari buruzko informazioa jaso ere. 

Bisita komentatua erreserbarekin

Taldeko bisitararen eskaera egiteko Erreserba zerbitzuarekin ipini behar da harremanetan: online, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatziz edo telefonoz :+34 943 72 29 78, ondorengo informazioa azalduz:

  • Familia, lagun taldeei, baita ikastetxe, euskaltegi, elkarte eta hirugarren adineko taldeei zuzenduak (gehienez 9 kide)
  • Eguna eta ordua
  • Kontaktua

Bisitak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez egiteko aukera dago.

Bisita bertan behera uztea

Ahal dugun zerbitzu hoberena eskaini asmoz, antolatutako bisita egiteko aukerarik ez baduzue, arren eskatzen dizugu erreserba zerbitzuari lehenbailehen jakinaraztea bisita bertan behera uzten duzuela.

Bisita komentatuaren tarifak

  • Sarrera+ 1 € pertsonako
  • Hezkuntza Taldeak: 2,5 €, ostegunetan 1 € pertsonako

Bisita librea

Zure kabuz bisita dezakezu museoa. Horretarako, hainbat Qr (audioak) daude ataripean eta baserriaren barruan.

Gainera, Interpretazio Zentroko harreran eduki berberak eskuragarri dituzu testu formatuan.

Audioak:

  • Igartubeiti baserriko sarrera

  • Lehen solairua

  • Bigarren solairua

Audioen transkripzioa pdf formatuan

Irati Goikoetxea idazlearen kontakizunak entzungai eta irakurgai. (pdf)