Igartubeiti Baserri Museoaren 10. urteurrena ospatzeko 90. hamarkadan baserriaren zaharberritze prozesuan parte hartu zuten teknikariek bisita gidatu bereziak eskaini zituzten 2001eko ekainean.
Alberto Santana historialariak, Ramon Ayerza arkitektoak eta Manu Izagirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare teknikariak egindako bisitak grabatu ondoren, transkribitu egin ditugu.
Ondoko artxiboan, Alberto Santana historialariak Igartubeiti baserrian burututako azterlan historikoari buruzko bisita gidatua eskaintzen dizuegu, garai hartako arkitekturaren ezaugarriak, higiezinaren egiturak izandako aldaketak, bizimoduak, espazioen erabilerak, kultura materiala izan ditu hizpide, besteak beste.
Alberto Santana: “Igartubeiti, sagardotarako eta artorako baserria”
Bestalde, Manu Izagirrek Igartubeitiko baratzeko XVI eta XVII. mendeetako produktuak aipatuz hasten du bisita. Baserriaren zaharberritze prozesuan burututako desmuntaiari buruz eta arkeologi indusketari buruz ere hitzegiten du. XVI. eta XVII. mendeetako eraikuntzaren desberdintasunak eta Igartubeitik bizi izandako bilakaera izan ditu hizpide.
Baserri barneko espazioei dagokionez, sukaldeko eta logeletako zenbait bitxikeri aipatu ditu.
Bisitaren amaieran, maketaz lagundurik, Igartubeitiko dolareko funtzionamendua azaldu du.
Manu Izagirreren bisitaren bideoa, gazteleraz
Amaitzeko Ramon Ayerza arkitektoak Igartubeiti baserria zaharberritu baino lehenago zuen itxuraz hitzegiten du bisita gidatuan, baita zaharberritze prozesuan burututako fase desberdinei buruz ere: pieza guztiak nola identifikatu, desmuntatu, nolako tratamendua egin zioten egurrari, baserria nola erantsi zuten eta harri-hormak nola mantendu zituzten.
Egurra aztertzeko zenbait metodoen berri ere ematen du Ayerzak, bere ustetan datu interesgarri asko eskaintzen dituztenak.
XVI. mendean Gipuzkoak bizi izan zuen egoerari buruz ere hitzegiten du.
Ramon Ayerza: "Zaharberritzetik konplikatuena piezen identifikazioa izan zen".