Sukaldea etxearen erdigunea da, baserriko bizimoduaren benetako bihotza eta eguneko orduetan zehar familiak duen egonleku bakarra. Bertan biltzen dira senide guztiak, bertan bizi dira guztiak, su inguruan beti. Hemen prestatzen dira otorduak, solasaldien gunea da, etxeko lan guztiak ere bertan egiten dira, emakumeen eginkizuna baita normalean, sehaskari eragiten zaio, arropak josten dira...
Jose Inazio Mendiguren eta Nikolasa Aranburu, seme alabez inguraturik, Igartubeiti baserriko sukalde zaharrean 1925 inguruan.