Lihoaren jatorria
Ez dakigu ziur nola etorri zen lihoaren hazia Euskal Herrira, ezta ziur zein garaitakoa den ere, Joxe Migel Barandiaranek orain dela 4.500 urte, Neolitiko garaian, Kaukasotik ekarria zela zioen.
Liho landare bakoitzak 30-35 zuntz ditu. 7 aldiz loratzen da, lorea urdina du. San Joanetarako biltzen zuten lihoa.
Ereinketa
Aitak bere alabari 11 urtetan ematen zion lur soro puska bat lihoa ereiteko, ondoren, ezkontzarako ehunak eta jantziak prestatzeko. Lihoa bi garaitan, martxoan eta irailean ereiten zen. Irailak 23a, San Lino eguna da. Iraileko lihoa sendoagoa zenez, altuera handiago hartzen zuenez eta zuntza luzeagoa zenez, hobeagoa zen gero haria egiteko.
Azgarbaketa
Hazia landaretik bereizteko karrama, metalezko orrazia erabiltzen zen.
Beratzea
Garai batean liñapotzuetan eta hauek desagertu zirenean zinkez eginiko ontzian, beratzen uzten zuten zuntza 10-15 egunetan azalarekin lotzen duen pektosa edo gomazko substantzia desegiteko. Landarea uretatik noiz atera behar zuten jakiteko landare batzuk hartu eta beraien artean igurtzen zituzten, azala erraz banatzen bazen, atera eta lehortzen zituzten.
Lihoa jo
Egurrezko mazoarekin jo ta jo egiten zuten zuntza atera arte. XIV. mendean, Holandan tranga asmatu zuten, aurrerapen handia ekarri zuen.
Ezpatatu
Lihoak oraindik lasto asko zuenez, karrakatzeko ezpata-oina erabiltzen zen, hobeto garbitzeko.
Txarranketa
Txarrantxarekin lastoari bizarrak ateratzen zaizkio, zenbat eta luzeago utzi hobeto. Puskatzen zirenak ere aprobetxatu egiten ziren. Luzeenak alkandorak, atorrak, maindireak egiteko erabiltzen zituzten, motzenak, berriz, zakuetarako, galtzerdietarako.
Irutea
Haria zutenean, gerriko goruarekin (lehendabizikoa) eta ardatzarekin lihoa hartu, txistua eman eta iruten zuten.
Leonardo Da Vincik 1.500.urtean ardatza asmatu zuenean, goru makinaren bitartez, lehenago eskuarekin egiten zena hankarekin, pedalarekin egitea ahalbideratuz.
Matazak egitea
Matazak egiteko matasuzkia erabiltzen zen.
Hari egostea
Matazak prestatuak zituztenean, garbitzeko lixiba erabiltzen zuten. Ur beroarekin sartu eta poltsa batean sutako hautsa eta usai goxoa emateko erramua sartzen zitzaion. Edozein hautsak ez zuen balio, haritza eta gaztainaren errautsak tintea zuenez ez zuen balio, pagoarena behar zuen tinterik ez zuelako eta potasio asko daukalako. Ur epelarekin hasi, sutondoan, balde batekin bota eta gero eta ur beroago.
Harilkatzea
Oihalak
Eraldaketaren ondoren, oihal preziatuak lortzen zituzten, hauekin soinekoak, alkandorak, eskularruak, burukoak, mahai tapizak, paparrak, amantalak ekoiztuz.