Jorratutako irtenbideak
Babesak
Aztarna arkeologikoak polietilenozko orri batez, hareazko betegarri batez eta honen goreneko zatian hormigoi pobrezko erremate bat eginez babestu ziren.
Murruak
Eraikineko harri-hormak berreskuratu zituzten. Jatorriz erabilitako mortairua kare eta hareazkoa izan zen. Kare hidrauliko naturala erabili zen, harea horiz eta bertako arbel harria joz lortutako agregakin fin batez masa eginda. Kare mortairu honi gogortzeko bizkortzaile batzuk eta iragazkaizgarri batzuk erantsi zitzaizkion eta horiek, denborak aurrera egin ahala, lur antza eman diote.
Kare eta hareazko mortairua
Egurrezko egitura
Desmuntatutako piezak onddoak eta intsektuak akabatzeko soluzio batez betetako depositu batean murgildu ziren, zuntzak saturatu ziren arte; saturazio hori, produktu-kontsumoa eten zenean egiaztatu zen. Zura tratatu eta elikatu ondoren, saneatze eta garbitze mekanikoaren fasea hasi zen.
Desmuntatzeak erraztu egin zuen piezetako masak garbitzea eta berreskuratzea tailer edo laborategiko baldintzen oso antzekoetan. Garbiketa lanetan baliabide mekanikoak erabili zituzten, hala nola zerra, zeioak, arrebotak eta trintxak.
Berreskuratze lanetan konpondutako piezaren mota, zain eta ale berdin berdineko zura erabili zen. Osagarrietarako zura pieza zahar lehorretatik eskuratu zen, beti konpondutako piezaren hezetasun-maila berekoa baliatuz.
Atzera muntatzeko lanen aurretik, kolatze esperimentu bat egin zuten, hormigoizko piezak lotzeko propio egindako erretxina epoxidiko batez egindako kola lortuz.
Zutabe zaharberritu, saneatu eta osatuak
Zoruak
Harlauzak baserriaren atari zabalera mugatu ziren, eta honen barruan, erdiko ingurura.
Atarian Arriarango harrobitik ekarritako arbel-lauzazko zoru dotorea
Zurezko tarima solairuaren ekialdeko aldean kokatutako logeletarako erreserbatu zen, XVII. mendeko zabaltze lanen hegal oso hau hartzen duten horietarako alegia, eta baita, goiko solairu osorako ere. Zoru horiek beren jatorrizko mailan utzi zituzten, kutxaren lurperatzeak logela nagusian ukitutako inguruan izan ezik.
Tarimaren xehetasuna. Bakar-bakarrik pieza zaharrak erabili ziren, berrerabilitako piezak.
Buztin zanpatuak beheko solairuko beste azalera guztia hartzen du. Nahasketa berezi bat erabili da, buztin iluna, kare-aglomeratzailea eta behi-gorozki portzentaje bat, behar zen kolorea, ehundura eta usaina lortzeko.
Buztin, errauts eta simaurrezko zoruaren xehetasuna