Igartubeiti eraiki zutenetik gaur egun arte aldaketak jasan ditu, elementuak erantsi dizkiote, beste batzuk kendu dizkiote, etab, baina beti izaki biziduna balitz bezala eraldatu dute, bizitzarako eta produkziorako eginkizun garbiak emanez.
Esku-hartzearekin, eginkizun horiek desagertu ziren, ikerkuntzarako eta horrelako elementuei buruzko zabalkunderako tresna izateko.
|
Egituraren hondatze larria, urteen joanak ezkutatua
|
Kontuan harturik baserriak zutik egondako epe luzea, bere 450 urteko denbora horretan garai zehatz bat aukeratu behar zen, horrexetan etetearren baserriaren bilakaera. 1630eko urtea aukeratu zen, bai berrikuntzarako aukerak erabakitzeko bai ‘denbora’ kontzeptuak funtsezko balioa izan zezakeen beste egoera batzuetarako erreferentzia gisa.
Esku-hartzearen helburua ez zen soilik elementuen zaharberritze hutsera mugatzen, zeren eta elementu horien zabalkunde didaktikoa baitzuen azken xedetzat.
|
Baserriaren barnealdea zaharberritu aurretik
|