Zaharberritu aurretik zeuden egituren dokumentazioa

Baserriaren egitura finkatzeko bidea aukeratu eta gero, ezinbestekoa izan zen eraikina piezaz pieza eta oso-osorik desmuntatzea; honetarako lan espezifiko baten beharra planteatu zen, hau da, pieza bakoitzaren identifikatze xehekatua, desmuntatze dokumentatua, sailkapena eta geroko berreraikuntza arteko behin-behineko metatzea alegia.

Arkeologi lanaren bigarren fasea egiturak dokumentatzekoa izan zen. Horretarako banan bana hornitu ziren, zenbakiz, baserria osatzen zuten pieza guztiak, zutabe nagusietatik hasi eta egiturako pieza txikienetaraino helduz, zenbakia grabatua zuten plastikozko etiketa urdinak erabiliz, abelburuak identifikatzeko erabiltzen diren horiexetakoak hain justu. Seinaleztatze honetan, piezaren orientazioa mantentzea ere izugarri garrantzitsua zen, hori lortzeko, protokolo bat finkatu zuten. Ondoren zuretako bakoitza marraztu eta kokatu egin zen, identifikazio zenbakiarekin batera.

Igartubeiti erabilitako etiketa mota








Baserriaren egitura ondo markatzeko erabilitako etiketa mota

Informazio hau guztiau planoetan islatu zen, eta halaz baserria desmuntatu ondoren ere argi zegoen pieza bakoitzaren kokalekua zein zen.
Egiturako piezak aztertzean eta egungo eraikinean duten kokapena ezagutzean, XVI. mendeko jatorrizko eraikinarenak izan arren lekuz aldatu eta XVII. mendeko zabaltze lanaren zati bihurtutako batzuk identifikatu ahal izan ziren, egungo fatxadako zutabeak esate baterako.
Seinaleztapenak, halaber, ziurtatu zuen pieza bakoitza zegokion tokian jarriko zela atzera baserriaren berreraikuntzan zehar, hau da, akatserako aukerarik ez zegoen, eragotzi egin behar baitzen egiturare berreraikuntzan arbitrariotasunak inolako tokirik hartzea.
Gainera, piezen erregistro bat egin zen, datu garrantzitsuak jasotzen zituzten ohar eta iruzkinez osatua: kokapen-aldaketak, duela gutxiko elementuak, kontserbazio egoera, etab. Izan ere, datu horiei garrantzitsu iritzi zitzaien, bai oso-osorik edo zerbait txertatua zutela eraikinera itzuli ziren elementuak baloratzeko, bai beste zenbait elementu gorde –berezitasunen bat zutelako- edota baztertzeko –ezin egoera txarragoan zeudelako edo garrantzirik gabekoak zirelako-.

Igartubeiti, oholak zenbakituta

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oholak zenbakituta, desmuntatu baino lehenago

Dokumentazio lanaren barruan, beste atal garrantzitsu bat baserrian aurkitutako bizileku-egituraren moldea egitea izan zen.

Igartubeiti, etxolaren moldea egiten

 

 

 

 

 

 

 

 

Moldea egiten