Urola Garaiko landa inguruneko eta herrietako paisaiak aldaketa handiak bizi izan dituzte eta biziko dituzte historian zehar. IX. mendean sortu ziren nekazarien lehenengo herrixkak euskal haranetan. Zurezko etxola multzoak ziren, harrizko eliza txiki baten inguruan. Geroago 1000. urtea baino lehentxeago sortu ziren lehenengo baserri sakabanatuak. Inguruko jauntxoari ordaintzen zizkioten zergak zubiak igaro edo errota erabiltzeagatik, baita haien babesa jasotzeagatik ere.
Erdi Aroko azken mendeetan gerrari feudalen indarkeriak izua ekarri zuen Euskal haranetako baserritarren artera. Orduan hiribilduen babesa bilatu zuten nekazariek. Are gehiago Ezkioko eta Zumarragako jendeak erregeari eskatu zion hiribildu harresitua sortzeko bere burua babesteko. Tartean zegoen Pedro Yartua, Igartu etxearen jabea, 1383an Urretxuko Villarreal edo hiribildua sustatu zutenean. Hiribildu hark alkate eta guzti zuen eta erregearen agintearen izenean gerrako jauntxoen gehiegikerietatik babesten zituen nekazariak.
Lehenengo euskal baserriak XV. mendearen azken urteetan sortu ziren, erdi aroko etxola zaharrak zeuden leku berean eta haien izena aldatu gabe. XIX. mendean, gerra iraultza eta aldaketa bortitzen garaia izan zen eta industriaren sorrerak baserri askoren desagerpena eragin zuen. Aranetako leku lauetan fabrika etxebizitza haundiak, urtegiak, harrobiak, elekrizitate ornikuntzak autobideak eta trenak eraiki behar izan dira.
Garai haietan fede bizia zegoen baserrietan. 1931ko udan, Ezkioko haur batzuek Amabirjina ikusi omen zuten Igartubeiti baserria baino beherago. Hainbat hilabetez milaka erromes etorri zen Ezkiora gertakizun haiek erakarrita.
Gaur egun gure ingurunea abiadura handiko trenaren etorrerari aurre egin behar dio. Adierazpen berriak irudikatuko ditu gure paisaian eta gure egunerokotasunean ageriko aztarna izango da.