Osagaiak (Lau pertsonentzat):12 piper oso betetzeko prest, tipula bat, 200 gr ganba, 2 errege-sagar, 300 gr gula
Saltsa egiteko: porru bat, tipula erdi bat, ñora bat, tomate bat, sagar bat, olio pixka bat eta gatza.
Modena krema
Prozedura:
Lehenengo eta behin, tipula eta sagarrrak garbitu, zuritu eta juliana erara zatitu.
Zartagin batean, tipula karamelizatu ordubetez eta gero sagarrak gehitu.
Beste zartagin batean, gulak eta ganbak frijitu bi minutuz.
Piperrak osagai guztiekin bete.
Saltsa prestatzeko osagai guztiak txikitu behar dira eta lapiko batean hogei minutuz sueztitu eta dena irabiatu oondoren txano batekin berrriro lapikora botako dugu saltsa.
Prestatu dugun saltsa horretan piperrak egosi behar ditugu hogei minutuz.
Bukatzeko, Modena kremarekin apaindu.