Aza Sagar karamelatuarekin eta odolkia eta sagar salmorejoa

Osagaiak 4 lagunentzat: Sagarra (3-4), aza egosia (200gr), barazki odolkia (2), tomatea (500gr), aurreko eguneko ogia (200gr), arrautzak (2), urdai azpikoa, baratxuria (ale bat), olioa, sagar ozpina, gatza, azukrea (koilarakada bat)

Lehenengo eta behin 2 sagar , aza eta azukrea oliotan egosi behar dira, gatz pixka batekin, karamelatu arte.
Ondoren , odolkia ur berotan jarri, 10 minutuz (urak ez du irakin behar).
Salmorejoa egiteko tomatea , ogia, sagar bat , baratxuria, gatza , 100 ml olio eta sagar ozpin txorrotada bat irabiatu ontzi batean.


Platerera ateratzeko orduan kontuan hartu beharrekoak:
Molde borobiletan lehenik karamelatutako aza sagarrarekin jarri. Gainean odolki haragia eta odolkiaren gainean salmorejoa.
Bukatzeko arrautza egosia eta urdai-azpiko zatitxoekin apaintzen da plater osoa. Ez ahaztu moldeak kentzen.