Arkume sahieskia sagar eta sagardoarekin, Francisco Alonsok bidalia.
Sagar eta foi-rekin betetako hojaldrea, Maider Muruak aurkeztutakoa.
Aza sagar karamelatuarekin eta odolkia; sagar salmorejoa, Vidal Careagak bidalia.
Bestalde, San Telmo museoan antolatutako sagar motei buruzko jardunaldian Iñigo Cojo, Bokado jatetxeko laborategiko arduradunak prestatutako beste bi errezeta etxean egiteko sinpleak eta gozoak:
Sagar Crumble-a aranpasekin
Osagaiak:
2 sagar
120g Irin
120g Azukre beltza
100g Almendra hautsa
125g Gurina
4 aranpasa, sagardo pattarrean beratuak
15min. 180ºC *Esne-gain edo banilla helatua aukeran
Bol batean, irina, azukrea eta almendra hautsean bildu eta ondo nahastu.
Nahasketa honi, gurina pomadan gehitu, masa bat lortu arte. Gorde.
Bestalde, sagarrei azala kendu eta 2 zent.etako dadoetan txikitu.
Sagarra txikitu ondoren, flaneretan edo labera sar daitezkeen moldeetan, sagarrak sartu, beratutako aranpasekin batera.
Aurretik landutako masarekin moldeak osatu eta labean sartu 15 minutu 180ºtan.
Labetik atera ondoren, helatua ipini.
Sagarra almibarretan
Osagaiak:
4 sagar
Sagardoa (botila 1)
Sagar pattarra 40g.
150g Azukre
Limoi baten zukua
Laranja azala edo kanela
Lapiko batean, sagardoa, sagar pattarra, azukrea, limoi zukua eta laranja azala. Sutan ipini irekin arte.
Sagarrei azala kendu eta txikitu ez oso zati lodietan.
Sagarrak lapikoan sartu eta almibarrean egosi 15 minutu gutxigorabehera.
Zerbitzatzeko, kristalezko kopa bat erabiliko dugu.