Garazi Lopez de Etxezarretak, Kultura Zuzendariak egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jatorrizko Sagardo enboteilatuaren XIII. lehiaketako diplomen banaketa.
Lehiaketaren finala, ekainak 7an ospatu zen, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean. Banatzen diren 3 sariak ondoren aipatzen diren sagardogileek jaso dute:
- Lehenengo saria 3.000 eurotakoa izan da eta Andoaingo GAZTAÑAGA sagardotegiko Joxe Antonio Gaztañaga jaunarentzat izan zen, lehiaketan 77 puntu jaso ondoren.
- Bigarren saria 1.500 eurotakoa izan da eta Hernaniko Altzueta sagardotegiko Ibon Alkorta jaunarentzat izan da, lehiaketan lortutako 73,5 punturengatik.
- Hirugarren saria 1.000 € takoa izan da eta Astigarragako Gartziategi sagardotegiko Bittor Lizeagak jaso du, lehiaketan lortutako 73 punturengatik.
Aurtengo lehiaketan, guztira 30 sagardotegik hartu dute parte, iaz baino sei gutxiago, Gipuzkoako 14 herritakoak.
Lehiaketa hau soilik Gipuzkoan kokatuta dauden, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Erroldan alta emanda dauden eta botilaratzaile agiria duten sagardo ekozleei zuzenduta dago.
Lehiaketaren helburuak dira botilaratutako sagardo naturalaren kalitatea baloratzea eta saritzea ikuspegi organoleptikoa nahiz analitikoa aintzat hartuta, sagardoa neguan txotxetik ez ezik, batez ere udan edaten baita botiletan.