ERREZETAK
1) Apfelstrudel
Testuingurua: Apfelstrudel-a edo sagar strudel-a Austriako eta Bavariako (Alemania hegoaldeko) postre tipikoa da. Postreak aldaera asko baditu ere, hemen aurkezten dena Münicheko jatetxeetan eta garagardotegietan ateratzen dena imitatzeko (saiakera askoren ondoren) lortutako errezeta da.
Osagaiak (4-5 lagun)
.400 g sagar .25 g almendra (aukeran: intxaurrak) .25 g mahaspasa .30 g bizkotxo .40 ml whiski (aukeran: rona edo pattarra) .75 g azukre .50 g gurin .1 limoi .Glas azukrea Kanela .Filo pasta (aukeran: hojaldrea)
Prozedura:
- Almendrak txikitu eta bizkotxoa xehatu.
- Sagarrei zuztarra eta azala kendu eta zatitu ondoren, limoi baten zumoa duen ontzi batean utzi. Ontzian bertan gehitu 50 g azukre, mahaspasak, whiskia eta kanela pixka bat. Ondo nahastu.
- Jarri zartagin batean 25 ggurin eta mantso berotuz urtu. Ondoren, txikitutako almendrak, xehatutako bizkotxoa, eta25 gazukre zartaginean jarri eta berotzen jarraitu, arretu arte.
- Zartagineko nahastea hozten utzi eta, segidan, beste ontzira bota. Guztia ondo nahastu.
- 25 g gurin zartaginean berotu urtu arte. Filo pasta hartu (orriak oso finak dira, 6-edo jarri) eta ondo zabaldu. Ondoren, urtutako gurinarekin filo pasta margotu. Ontzian dagoen sagarren nahastea filo pastaren gainean zabaldu (azalera guztia hartuz), eta filo pasta tolestu biribilki bat eginez.
- Labeko erretilura pasa eta kanpokaldea margotu urtutako gurinarekin (edo aukeran, arrautza baten gorringoarekin). Aurrez berotutako labean sartu 180-200 ºC-ra 60-75 minutuz.
- Aurkezpena: Labetik atera ondoren, glas azukre asko bota gainetik. Normalean banilla-saltsarekin edo banilla helatuarekin ateratzen da apfelstrudel-a, eta oraindik beroa (edo epela) dagoenean. Nire aholkua, pastel zatiarekin batera, ia urtuta dagoen banilla helatua jartzea da, katilutxo batean.
2) Sagar magdalena
Prozedura: Sagar magdalena errezetaren bideoa
3) SAGAR Crumble-a
Osagaiak
.Kilo erdi sagar .Irina 160 g .Margarina 80 g .Azukre beltza 100g
.Irina 160 g .Margarina 80 g .Kanela hautsa 100g .125 g gurina
Prozedura:
- Sagarrak garbitu, azala kendu eta karratu txikietan (edo lamina antzekoetan ere egin daiteke) ebaki.
- Margarina, irina eta azukrea nahastu. Gehitu Kanela hautsa eta nahastu bol batean masa sortu arte.
- Oinarrian sagarra eta gainean masa edo dena nahastuta ere sar daiteke labean.
- 180 gradu eta 30 minutu gutxi gora behera gainekoa piskat gogortu eta ilundu arte.