Sagardoa eta gaztari buruzko jardunaldia

Urriak 10ean, asteazkenean, 18:30etan San Telmo Museoko jatetxean.

Jakoba Errekondok, Zerain Paisaia Kulturalako gerenteak  Sagardoaren istorioak solasaldia eskainiko du.

Ondoren, sagar, mustio eta sagardo dastaketa komentatua zuzenduko dute Guillermo Castaños eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak

Jardunaldia amaitzeko, San Telmo Museoko Bokado jatetxeko laborategiko arduradunak Idiazabal gaztarekin egindako 3 errezeten dastaketa komentatua egingo du:

  • Ahate hanburgesa Idiazabal gaztarekin
  • Gazta eta karabiniero risoto-a
  • Irasagar zopa Idiazabal gaztarekin

Beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbidean.

Kolaboratzaileak: San Telmo Museoa, San Telmo Espacio Gastro Cultural, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapena, Zerain Paisaia Kulturala.

 

Sagardo Astea Jardunaldia