3 zentzuekin sagardo dastaketari buruzko jardunaldia

Urriaren 13an arratsaldeko 19:00etatik aurrera Donostiako Koldo Mitxelenako areto nagusian. Jardunaldiaren ondoren, dastaketa-kata gidatua eta irekia izango da

Ez da gauza bera edatea eta zaporea hartzea, probatzea eta dastatzea...  Jardunaldi-dastaketara hurbildu zirenek sagardoaren mundua, bere berezitasunak, bere sekretuak ezagutzeko aukera izan zuten, sagardogintzan aditu ezagunen eskutik.

Sagardoa, freskagarri edo edari noblea?

CARLOS DELGADO. Kazetaria, El País-eko ardo kritikaria, Sicer-eko Muestra Internacional de la Sidra de Calidad-eko Komisarioa, MIVino eta Vinum-en sortzaile eta zuzendaria 2009rarte, "Manual del Santo Bebedor" (Amargord) eta "El nuevo Libro del Vino (Alianza Editorial), dibulgazio liburuen egilea.

Carlos Delgado bere hitzaldian ondorengo gai hauek jorratu zituen:

  • Historia:

     Lehen edari alkoholikoa
    Sagardoa Euskal Herrian eta Asturiasen
    Gaur egungo egoera

  • Sagardogintza:

    Lehengaia: sagarrondo eta sagarrak
    Bertakoari balioa ematea
    Biltzea eta aukeraketa
    Artisautza eta teknika enologikoak

  • Kontsumoa

    Sagardoa munduan
    Sagardo motak
    Kontsumoa eta folklorea
    Edari osasuntsua
    Merkaturatzearen erronka

  • Kata

    Dastaketa teknikak
    Edalontzia, kopa, sagardoa zerbitzatu.

 

Sagardoa, ohitura baino zerbait gehiago

OIHANA GANZERAIN. Zelaia Sagardotegiko Nekazari Teknikaria. Hernani. 

Oihana sagardogintzaren ondorengo arloetaz arituko zen hizketan: 

  • Sagardogintzaren profesionalizazioa Gipuzkoa
  • Sagardogintza: Ohiko modua (intuizioz) / modu zientifikoagoa
  • Iraultza teknologikoa: enologoak sagardotegietan
  • Sagardo kata, zertan datza?


Ondoren, DASTAKETA-KATA GIDATUA ETA IREKIA, izan zen Koldo Mitxelenako atarian.

Bertan, Asturiasgo Tareco Sagardoa, Zelaia sagardotegiko sagardoa eta Igartubeiti Baserri Museoan egiten den sagardoa dastatzeko aukera izan zen, adituek ematen dizkiguten azalpenak jarraituz.

 

Dastaketa