Osagaiak:125 gr intxaur ehotu, 50 gr azukre beltz, kanela ehotu koilarakada bat, 475gr irin, 385 gurin, 3-4 errege sagar, 300 azukre zuri, 450 gr krema, legamia pittin bat, 4 arrautza.
Lehendabizi nahasi ondo intxaur ehotua, azukre beltza, kanela, 100 gr irin eta 60 gr gurin eta gorde gerorako.
Bestalde, nahasi masa irabiagailu batekin lehentasun honetan 225gr irin, 300 azukre, krema, legamia, arrautzak eta irina.Nahasi ondo paretak garbituz eta gero ipini tartera batean.
Orain, berriz, zuritu sagarra eta kendu erdiko hazi eta enborrak, moztu erditik eta gero ilargi erditan 1/2zm.tan.
Ipini sagarrak poliki eta era polit batean tarterako masaren gainean. Gero zabaldu intxaur ehotu masa eta sartu labean 170ºtan 45 minutu inguru.
Hotza edo epel bero jan liteke.