Entsalada

Azpian letxua moderno horietakoak, haritz hosto, berro pare bat, eskarola apur bat,... eta gainean horrelako nahasketa: txerri muturra edo kareta 2-3 zentimetroko zatitan, bigun-bigun egin arte zartagian. Gero aurrez eginiko onttoak gehitu, apur batez nahastu eta azken ikutua, sagarra. Bertakoa noski, errezil edo antzekoa, bixi-bixia, xerratan egina zartaginera bota, minutu batez eduki eta belar gainera. A! Letxuek olio-gaztuta behar dute ordurako. Azkena, modena erredukzio tanta batzuk, gatz lodi aleak nahasketari, eta gustiko duenak piper-beltz ehotua. On egin!