Sagardo Astea 2010

Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren IX. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie Igartubeitin. Gainera, asteburuan ohiko zanpaketa, antzezpen, kirikoketa, sagar erakusketaz gain, bertsolari, albokari eta trikitilariek giroa alaituko dute. Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa eta III. Argazki Digital Lehiaketa ere antolatu ditugu. Aurtengo sagar asteari amaiera emateko berriz, Hiru zentzuekin, sagardo dastaketari buruzko jardunaldia antolatu dugu Donostiko Koldo Mitxelena Kulturunean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Euskera departamentuaren eskutik, Igartubeiti dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu.

XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan dena da zirraragarri.

Ekintzak:

Zanpaketak

Sagar zanpaketak egunero izango dira, goizez. Asteburu eta Pilarika egunean eguerdian, 12:00etan zanpaketa bat egingo da,  eta arratsaldez, 17:00etan beste bat izango da.

Zanpaketa bakoitza baino lehenago 50kg sagar gehituko dira kirikoketa erakustaldi bat egiteko. Asteburuan ordea, Jo ala jo elkartekoek kirikoketa egokiak egin ditzaten, 150kg sagar gehituko dira zanpaketa bakoitzaren aurretik.

Antzezpenak

Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.

XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitz egingo diete.  Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira. 

 

Antzespenak

Sagardoa kirikoketa erritmora

Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu, larunbat, igande eta asteartean, urriaren 9, 10  eta 12an. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da.

Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarriko da,  usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte honen eskutik. 

Hiru zentzuekin sagardo dastaketari buruzko jardunaldia

Ez da gauza bera edatea eta zaporea hartzea, probatzea eta dastatzea... Hurbildu zaitez sagardoaren mundua, bere berezitasunak, bere sekretuak ezagutzera, sagardogintzan aditu ezagunen eskutik.

Sagardoa, freskagarria edo edari noblea?
CARLOS DELGADO. Kazetaria, El País-eko ardo kritikaria, Sicer-eko Muestra Internacional de la Sidra de Calidad-eko Komisarioa, MIVino eta Vinum-en sortzaile eta zuzendaria 2009rarte, "Manual del Santo Bebedor" (Amargord) eta "El nuevo Libro del Vino (Alianza Editorial), dibulgazio liburuen egilea.

Sagardoa, ohitura baino zerbait gehiago
OIHANA GANZERAIN. Zelaia Sagardotegiko Nekazari Teknikaria. Hernani.

DASTAKETA-KATA GIDATUA ETA IREKIA, jardunaldiaren ondoren Koldo Mitxelenako atarian.

Urriak 13, arratsaldeko 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean.

III. Sagardo Astea Argazki Digital Lehiaketa

Sagardo Astea zure mugikorretik! Parte hartu eta saria lortu!

Sagar edo Sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa

Bidali igartubeiti@gipuzkoa.net-era eta lortu 2 lagunentzako afaria.

Sagar erakusketa

Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedadeak ikusgai izango dira sagar astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, golden, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste.

Yartu elkarteak, Ezkio-Itsasoko udaletxearen laguntzaz antolatutako erakusketa, baserriko ezkaratzean dago kokatua.

Animalien erakusketa

 Sagardo Astea patsa

Egitaraua

Osteguna 7: 10:00-14:00

  • 11:00etan Inaugurazioa, Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Kultura eta Euskerako diputatuaren esku izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak IX. Sagardo Lehiaketako irabazleei diplomak banatuko dizkie, Rafa Uribarren Landa Garapeneko Diputatuak.
  • Zanpaketa eta antzezpenak: 11:30etan.

 

Ostirala 8, asteazkena 13 eta osteguna 14: 10:00-14:00

  • Zanpaketak: 11:30etan.

Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako ikastetxe, jubilatu eta euskaltegiei zuzenduta.

Larunbata 9, igandea 10, asteartea, 12: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

 

Zanpaketa eta kirikoketa: 12:00etan eta 17:00etan
Antzespenak: 11:30etatik 13:00etara; 16:30etatik 18:30etara
Bertsolariak eta albokaria
Trikitilariak

Sagardo astea zukua

Asteazkena 13:

19:00
Koldo Mitxelena Kulturunea
Hiru zentzuekin sagardo dastaketari buruzko jardunaldia
Sagardoa, freskagarria edo edari noblea?
CARLOS DELGADO. Kazetaria, El País-eko ardo kritikaria, Sicer-eko Muestra Internacional de la Sidra de Calidad-eko Komisarioa, MIVino eta Vinum-en sortzaile eta zuzendaria 2009rarte, "Manual del Santo Bebedor" (Amargor) eta "El nuevo Libro del Vino (Alianza Editorial), dibulgazio liburuen egilea.

Sagardoa, ohitura baino zerbait gehiago
OIHANA GANZERAIN. Zelaia Sagardotegiko Nekazari Teknikaria. Hernani.

DASTAKETA-KATA GIDATUA ETA IREKIA, jardunaldiaren ondoren Koldo Mitxelenako atarian.

Jende kopuru murriztua

Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan,  sarrera murriztua izango da eta ez da erreserbarik onartzen. 
Dena dela, bitartean bisitariek interpretazio zentroa ezagutzeko aukera izango dute.

Igartubeitira nola iritsi

Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1KM) hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.

Informazio gehiagorako:

Igartubeiti Baserri Museoa
Telf: 943 72 29 78
igartubeiti@gipuzkoa.net
www.igartubeitibaserria.net

 

Goierriko Hitza