2012ko Sagardo Asteko programazioaren barne, sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu dugu, irailaren 17tik urriaren 17ra bitartean.
Aurten, errezeta idatziz bidali ordez, errezetaren argazkia bidali beharko duzue partehartzaileek.
Parte hartzaileek 2010 eta 2011ko lehiaketetan bildutako errezetekin osatutako errezeta liburutik errezeta bat aukeratu ondoren, errezeta prestatu eta argazki bat bidali beharko diguzue igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera edo bestela Igartubeiti Baserri Museora bertara argazkia eraman.
Astero, argazkia bidaltzen duzuen parte hartzaileen artean, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako bazkaria edo afaria zozketatuko dugu.
Errezetaren argazkia bidaltzeko epea: irailaren 17tik urriaren 17ra bitartean.
Lehiaketa hau Labekoa Berri jatetxearen babesarekin antolatu dugu.