Urtero Igartubeiti gure gizartean museoek izan duten paperari eskainitako ospakizun eta ate irekien jarduerara gehitzen da. Edizio bakoitzean, gai ezberdin baten bitartez, publiko guztiei zuzendutako jarduera eta tailer parte hartzaileak antolatzen ditugu.
2024
Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde
2023
Jasangarritasuna eta ongizatea
2022
Ehungintza eta jasangarritasuna
2021
Museoen etorkizuna: berrreskuratzea eta berriz imajinatzea
2020
2019
2018
“Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”, musikaren eta soinuen bitartez, Igartubeiti deskubritzen.
2017
"Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esatea", landa inguruneko kondairetaz eta antzinako sinesmenetaz aritu gara, Euskal Herrian, XVI eta XVII. mendeetan sorginek jasan zuten jazarpenaren gertakari latzari erreparatuz.
Eguzkilorea tailer didaktikoa
Ipuinen eta kondairen bitartez eguzkilorearen esanahia ezagutu dugu eta parte hartzaileek beraien sorkuntza egin dute baserriko material ezberdinen bitartez.
2016
Paisaiaren bilakaera (Nolakoa litzateke gure ingurua baldin eta…?) familientzako tailerra
Aintzira Oñederrak eta Izibene Oñederrak eskainia.
Nori zuzendua: 7 urtetik aurrerako haurrak dituzten familiak.
Data: maiatzak 21, larunbata 16:30etatik 19:00etara
Igartubeitiren iraganera, gaur egunera eta etorkizun fantasiosora bidaiatzeko gonbidapena, artistek kontatutako hiru ipuinen bitartez. Proposamen honekin parte hartzaileek material eta teknika ezberdinak erabiliz, paisaia berriak sortuko dituzte. Irudimenari zabaldutako mundua!