Ensemble DIATESSARON taldea
Juan Vega, Moko Txirula
Jatorriz Donostiako aizan arren, txirula ikasketak Bartzelonako kontserbatorioan burutu zituen, Josep Maria Saperas-en zuzendaritzapean. Txistu ikasketak berriz, Donostiakoan egin zituen, Jose Ignacio Ansorenarekin, benetan emaitza onak lortuta. Geldiunerik gabeko ikasketa beharrezkoa izanik, bere ezagutzak hobetzen joan da Luis Izquierdo, Agostino Cirilo, Marijke Miessen eta Pedro Memesldorfekin.
Musika barrokoa zein errenazentista jotzen duten zenbait talderekin batera egin du lan. Horrez gainera, “Kontakarion” taldearekin, “XXXI Festival Bach 2000”ean, “XII Ciclo musical de Zarautz”ean, eta “XX Jornadas musicales de Oñate”n ere parte hartu du. Gaur egun, mokoko txirulako eta txistuko irakaslea da Donostiako Udal Musika Eskolan.
Antigualeko musikaren panorama barruan, Rafael Bonavita oso ezaguna da atzerrian, sokazko instrumentuak jotzen dituztenen artean balore sendoak izateagatik. Bere ikasketak Uruguay, Canada edota Suiza bezalako herrialdeetan burutu ditu, eta prozesu horretan estilo desberdin eta askotarikoa barneratzea izan da bere karrerako elementurik garrantzitsuenetarikoa.
Europan, Asian zein Ameriketan zehar lan handia egin du kontzertugile zein erakusle gisa. Jordi Savall, René Jacobs, Marc Minkowski, edo Gabriel Garrido bezalako zuzendariekin elkarlanean aritzea ohiko bilakatu da berarentzat, eta era berean, “Anthonello” izeneko talde Japoniarreko partaide egonkorra da.
Solista bezala egin dituen lanen artean "Principe delle Muse" izenburutzat duen diskoa dugu, Enchiriadis seilo frantsesarentzat grabatua, publiko zein kritikoengandik goraipatua eta txalotua izan dena.
Bere azken grabazioak "Al compás de la vihuela" bihuelari eta "Música moderna izeneko tiorbari eskainiak daude. Une honetan, laute barrokoaren inguruko diskoa osatzen ari da, Bach-en musika joaz.
Elena Martínez de Murguía, Zango Biola
Donostiarra jaiotzez, musikarekin izan zuen lehen harremana familia bidez sortu zen. Inguruan suma zezakeen musikak interesa pizten zuela, eta bertan hasiko zen errenazimenduko musikarekin trebatzen. Ikasketak ere orduantxe hasiko zituen, pianoa zein biolina ezagutuz. Antigualeko musikak sortu zion zirrarak Jose Vazquez-ekin batera zango biola lantzera eramango zuen eta Tolouse-ko kontserbatorioan burutuko zituen bere ikasketak, Philippe Pierlot eta Coen Engelhar-en eskutik. “Ensemble Sagitarius”, “Ensemble Durendal”, “Capilla de la Catedral de Pamplona”, “Aula Boreal” eta “La Trulla de Bozes” bezalako taldeekin elkarlanean aritu da Donostiako Musika Hamabostaldiko “Ciclo de Música antigua”n eta “XII Festival Internacional en el Camino de Santiago”ean, 2003.urtean.
1982az geroztik “Orquesta de Euskadi”ko partaide egonkorra da eta bertan duen parte hartzea handia da.
Juan Vegarekin batera, “Ensemble Diatessaron”a sortu du, bertan loratzen dutelarik duten kreatibitate eta energia oro. Musika jaialdi ugarietan parte hartzen dute, eta horrez gainera “Le Basque” izeneko musika eta dantza ikuskizuna bezalakoak sortzen dituzte. Versalles-ko musikaren eta euskal herri musikaren arteko loturak aztertu dituzte aipatutako azken lan honetan.
Interpretazio historikotik bizia sortzea zein bide berriak ezagutzeko gogoa dira hiru musikariak lotzen dituena. Argi dute musika lengoaia unibertsala dela eta gaur egun muga zein mendeak zeharkatzeko gai izanik, giza arimaren barreneraino iristen dela.
Programa
J.B. Lully (1632-1687)
3ª Entrada del ballet Xerxes: Para los Doctores, Polichinelas y Scaramouche.
J.B. Loeillet (1680-1730)
Sonata en La menor para flauta y bajo continuo.
"Manuscrit de Foix" (s. XVIII)
Piezas anónimas para viola de gamba.
Iturengo arotza (Baztan), Amonatxo, Txori erresinola (Zuberoa), Urso lüma gris gaxua (Zuberoa), Sagardantza-Mutildantza (Arizkun) melodías transmitidas por tradición oral.
J.S. Bach (1685-1750)
Preludio en Fa mayor para laúd solo.
A.Corelli (1653-1713)
Folías para flauta y bajo continuo