Baserri Eguna 2013

Eguraldia lagun, Igartubeiti Baserri Museora hurbildutako jendeak gustora ospatu du landa inguruneko emakumeen inguruan antolatutako Baseri Eguna. Jarduerari hasiera emateko "Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak" erakusketa inauguratu da, ukenduak egiten ikasteko tailerra burutu eta ondoren, Maite Aristegiren solasaldiari esker "Ekofeminismo" mugimendua ezagutu. Baserriko atarian "Ajoarriero"-a bazkaldu eta gero, "Gaur zortzi azokan" dokumentala ikusiz amaitu dugu jardunaldia.

Goizeko 11:00etan jendea Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak erakusketa ikustera hurbildu da, landa inguruneko emakumeen bizitzaren inguruko ibilbidean murgilduz. Ezkio-Itsasoko zenbait herritar animatu dira argazkietako informazioa osatzen.
Argazkiez gain, Benita Arabaolazaren eta Joxepa Aranbururen testigantza bideoetan kontatzen dituzten bizipenak entzun ahal izan dituzte.  Erakusketa hau uda osoan izango da ikusgai.

Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak erakusketa

 

 

 

 

 


Itziar Salegik, naturopatak eta aromaterapeutak ukenduak egiten ikasteko tailerra eskaini du eta parte hartzaileek azalerako ukendua eta antiinflamatorioa egin zituzten, landareen ezaugarriak ikasiz, formulak eta abar. Parte hartzaile guztiak oso gustura aritu dira tailerrean. 

Ukenduak egiten ikasteko tailerra

 

 

 

 

 

 

 


Interpretazio zentroan jendeak Maite Aristegiren solasaldia jarraitu zuen zenbait momentutan ere parte hartuz. 

Maite Aristegiren solasaldia Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

Bazkaltzeko, "Ajoarriero"-a Argindegi Ezkioko ostatukoek goxo goxo prestatutakoa. 

Baserri Eguna 5. edizioa bazkaria Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta jarduerari amaiera emateko, Gaur Zortzi azokan dokumentalaren emanaldia. 

Jardueraren txostena ikusi (pdf).