Goizeko 11:00etan jendea Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak erakusketa ikustera hurbildu da, landa inguruneko emakumeen bizitzaren inguruko ibilbidean murgilduz. Ezkio-Itsasoko zenbait herritar animatu dira argazkietako informazioa osatzen.
Argazkiez gain, Benita Arabaolazaren eta Joxepa Aranbururen testigantza bideoetan kontatzen dituzten bizipenak entzun ahal izan dituzte. Erakusketa hau uda osoan izango da ikusgai.
Itziar Salegik, naturopatak eta aromaterapeutak ukenduak egiten ikasteko tailerra eskaini du eta parte hartzaileek azalerako ukendua eta antiinflamatorioa egin zituzten, landareen ezaugarriak ikasiz, formulak eta abar. Parte hartzaile guztiak oso gustura aritu dira tailerrean.
Interpretazio zentroan jendeak Maite Aristegiren solasaldia jarraitu zuen zenbait momentutan ere parte hartuz.
Bazkaltzeko, "Ajoarriero"-a Argindegi Ezkioko ostatukoek goxo goxo prestatutakoa.
Eta jarduerari amaiera emateko, Gaur Zortzi azokan dokumentalaren emanaldia.
Jardueraren txostena ikusi (pdf).