Jardueren egitaraua:
- 12:00
Juan Zufiriari omenaldia. Arreskua eta oroigarri banaketa
- 12:00
Baserria eta itsasoatailerra 5etik 12 urte bitartekoentzat. Baserriaren mundua eta itsas kultura material eta objektuen bitartez.
- 12:30
Bertso saioa. Jon Maia eta Nerea Elustondo
- 13:00
Oihanetik itsasora. Maribeltz batelaren erakusketa azalpenekin. Jon Maiak oihangintzak eta zuraren lanak itsasontziak egiteko izan duen garrantziaz kontakizuna eskainiko du. Albaola elkartearen lankidetzarekin.
- 14:00
Herri bazkaria, menuaren prezioa: 3 €
Oilasko erreak. Lumagorri
Gazta pintxoak. Berroeta
Txoixo egosi pintxoak. Basatxerri
Tolosako teila eta zigarrotxoak. Gorrotxategi
Kafea
Sagardoa, sagar zukuaren prezioa: 1,5 €
- 15:30
Juan Mari Beltranen kontzertua. Euskal Herri Musika eta soinu tresnak. Txanbela, arrabira-rabela, xirolarrua, zarrabetea, tronpa, txalaparta, alboka, dulzaina, txistu-danbolina, xirula-ttunttuna, txilibituak.
Oharra: Autobus zerbitzu jarraitua doan. Igartubeitiko parkina XVI. mendeko batelaren erakusketarako beharko denez, ezingo da erabili. Doako autobus zerbitzu jarraitua eskainiko dugu Santa Lutziko industriagunetik Igartubeitira.
Baserri egunean Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue. Horretarako, kupoi hau inprimatu, osatu eta maiatzak 27an Igartubeitin entregatu ondoren, zozketan parte hartu ahal izango duzu.
Ekitaldi hau ondorengo babesle eta laguntzaileei esker antolatu dugu:
Landa ingurunearen Garapenerako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia
Ezkio-Itsasoko Udala
Yartu Kultur Elkartea
Irrintzi Dantza Taldea
Iriarte Jauregia Hotela
Euskal baserriko oilaskoa. Eusko Label
Basatxerri
Berroeta
Lanku
Gorrotxategi