Inguruko peri eta merkatuetan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko baserritarrei egindako omenaldiarekin eman zitzaion hasiera 2011 edizioko Baserri Egunari. Urruti baserriko Juan Aranburu, eta Maritxu Mendiguren, Garaion Azpikoa baserriko Angela Aranburu, Saleteko Juan Aranburu eta Berroeta baserriko Bakarne Zubillaga izan ziren omenduak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Zuzendariak, Pilar Azurmendi eta Yartu Elkarteko Nekane eta Olatz izan ziren haginak eta beste sari batzuk banatzen.
Ondoren, Irrintzi Dantza Elkarteko dantzari eta txistulariak aurreskua eskaini zieten.
Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek bertso saio polita eskaini zuten.
Bitartean, haurrek Interpretazio zentruan pintura tailerrean parte hartzen ari ziren eta amaieran erakusketa prestatu zuten beraiek egindako arte lanekin.
Telleria eta Ariztik idi dema erakustaldiari ekin zioten eguerdi partean.
Ondoren, jendeak bazkaltzeko aukera izan zuen, ondorengo menua:
Oilasko erreak. Lumagorri
Gazta pintxoak. Berroeta
Txoixo egosi pintxoak. Basatxerri
Tolosako teila eta zigarrotxoak. Gorrotxategi
Sagardoa, sagar zukua, kafea
Elortza anaiak trikitilariak giroa alaitu zuten.
Bazkal ondoren, Gaizka Sarasolak Igartubeitiko doinuak kontzertua baserriko atarian hasi eta interpretazio zentrutik eta ingurutik zituen musika tresna desberdinak erabiliz, doinu berezi eta goxoak eskaini zituen, Igartubeiti baserrian sartuz eta bertako zenbait guneetan, sukaldean, erletegian arituz.
Eskerrak eman nahi dizkiogu jarduera hau posible egin duten babesle eta laguntzaileei:
Kultura eta Euskera Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia
Landa ingurunearen Garapenerako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia
Yartu Kultur Elkartea
Euskal baserriko oilaskoa. Eusko Label
Altzibar lorategia