Goizeko 11:30etan hasi da eguna, Jose Iza Peñagarikanoren familia omenduz, bere lana gogoratu eta errekonozimendu bezala argazki bilduma eta dokumentazio lan bat eman zaie Yartu kultur elkartearen eskutik.
Gorka Azkarate eta Asier Sasieta bertsolariak
Jakoba Errekondok baserriak eta inguruko landareek dituzten sekretuak eskaini dizkigu ondoren, baserriaren inguruan ditugun baratz, zuhaitz, eta zuhaixkei begira.
Bitartean haurrek ere izan dute zeregina, gaileta ekologikoen tailerrean, baita animaliak ikusten ere.
Animalien erakusketa: oiloak, untxiak, poniak
Antzespena: arotza lanean
Honez gain, Kalitatea fundazioaren laguntzaz oilasko pintxoak erre dira, eta herriko gazta dastatzeko aukera ere izan da. Hauen salmentarekin lortutako dirua UNICEF-entzat izan da.