Ezkio-Itsasoko Bittori Garcia eta Isidro Lasari omenaldia eskaini zaie, Pilar Azurmendi, Kultura Ondarearen Zuzendari Nagusia eta Juan Carlos Zuloaga, Nekazaritza eta Landa Ingurunearen Garapenerako Zuzendari Nagusiaren eskutik.
Gorka Azkarate eta Gorka Ojanguren bertsolariak
Ezkio-Itsasoko gizon proba taldea. Lehenengo aldiz, lau emakumek parte hartu dute talde honetan.
Antzezpenak: Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko 5 kidek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzestu dute. Linua nola mozten zen, artoa nola aletzen zen, hesia nola ipintzen zen eta baratzeko lanak erakutsiz.
Euskal baserriko oilasko erreak: pintxo salmentarekin lortutako dirua Hare Haizea, Urola Garaiko Sahararen lagunak elkartearen alde izan da.
Zuhaitzaren Soinuako txalapartariak