Seigarren edizioa artzaintzari eskainiko zaio, bere sustraiak ohitura zaharrenetan hondoratutako zereginari, baina denboraren poderioz, betirako desagertzeko zorian dagoena, ingurumenarekiko ohiko modu errespetagarrian behintzat.
Jardueren egitaraua:
11:30
Artzaina erakusketaren inaugurazioa
Aurkezpena: Iñaki Vergara / Ion Orzaiz
Iñaki Vergara argazkilariaren 60 irudien bitartez eta Ion Orzaiz kazetariaren testuen bitartez, tradiziozko artzainaren bizitzara hurbiltzen gara: transhumantzia, mendiko egunerokotasuna, gazta egitea eta erditzeen garaia.
Zenbait urteren lanaren fruitua da erakusketa hau, eta baita Artzaina; tradizioari lotutako bizitza izeneko liburua ere.
12:00-13:00
Artzantza Euskal Herrian, Fermin Leizaolaren solasaldi-bisita.
Artzantzaren ohituraren inguruko ibilbidea, heztearen hastapenetik, artzain eraikuntzak, transhumantzia motak, larreratzen diren animaliak, artzain produktuak, sinesmenak eta babes elementuak eta abar.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 17 udalerritan egindako beste horrenbeste Zaharkiñak proiekturen egile eta koordinatzaile.
12:30-13:30
Idiazabal gaztaren kata gidatua- Ahosabai guztientzako atsegina izango den esperientzia!
Familientzako dastaketa Igor Zeberioren eskutik.
Zatoz eta dasta itzazu 4 Idiazabal gazta ezberdin eta gazta bakoitzaren ezaugarriak bereizten ikasiko duzu, besteak beste: itxura, azala, kolorea, begiak, usaia, egitura, zaporea eta arragustua.
Ordiziako D’Elikatuz Zentroarekin eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroarekin elkarlanean.
Izena eman igartubeiti@gipuzkoa.net-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan.
13:30-14:15
Guraizaz eta makinaz ardiei ilea mozteko erakustaldia.
Jose Etxezarreta artzainak 6 ardiei ilea moztuko die guraizaz eta makinaz.
14:30
Bazkari herrikoia
Artzain ogi mamiak, arkumea, mamia, gazta
Artzain ogi mamiak jatorri apaleko tradiziozko plater bat da, artzainen ohiko jakia, artzain guztiek eskura zituzten osagaiekin prestatzen zutena: arkume gantza, egun batzuetako ogia, baratxuriak, ura eta gatza.
Oharra:
Menua: 5€
Umeentzako menua: 3€
16:00
Mixel Etxekopart-en kontzertua
Xirula eta ttun-ttuna, klarinetea, flautak, ahotsa eta kantua, alboka, txistua, artzantza soinuak.
Musika eta ohitura, naturaren erritmo eta soinuetara lotzen gaituzten oroimenak eta sentzasioak, gure sustraiak eta nortasuna gogoraraziz.
Argazkia: Iñaki Vergara