Jardueren egitaraua:
- 11:30
Ferietan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko emakume baserritarrei omenaldia. Aurreskua eta oroigarrien banaketa
- 12:00
Bertsosaioa. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak
Ordu berean, haurrentzako pintura lehiaketa. Erakusketa bat nola antolatu. 5etik 12 urte bitartekoentzat.
Partehartzaileek erakusketa eta inaugurazioa prestatuko dute. Diplomak banatuko zaizkie.
- 13:00
Idi dema erakustaldia
Telleria eta Ariztiren eskutik.
- 14:00
Herri bazkaria
Oilasko erreak. Lumagorri
Gazta pintxoak. Berroeta
Txoixo egosi pintxoak. Basatxerri
Tolosako teila eta zigarrotxoak. Gorrotxategi
Sagardoa, sagar zukua, kafea
Prezioa: 3 €
- 15:00
Igartubeitiko doinuak Gaizka Sarasolaren kontzertua
Gaizka Sarasola, musikan, dantzan eta antzerkian aritua den txistulari lesakarra. Euskal Herriko musika tresna tradizionalak erabiliz euskal doinuen eta inprobisazio askearen artean koka daiteke bere lana.
- Ekitaldi osoan zehar
Animalien erakusketa
Elorza anaiak Trikitilariak
Oharra: Autobus zerbitzu jarraitua doan. Igartubeitiko parkina idi dema erakustaldirako beharko denez, ezingo da erabili. Doako autobus zerbitzu jarraitua eskainiko dugu Santa Lutziko industriagunetik Igartubeitira, Irizar enpresaren laguntzarekin.
Baserri egunean Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue. Horretarako, kupoi hau pdf-n deskargatu, inprimatu, osatu eta maiatzak 29an Igartubeitin entregatu ondoren, zozketan parte hartu ahal izango duzu.
Ekitaldi hau ondorengo babesle eta laguntzaileei esker antolatu dugu:
Landa ingurunearen Garapenerako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia
Yartu Kultur Elkartea
Euskal baserriko oilaskoa. Eusko Label
Altzibar lorategia